Itsas Soinua abesbatza ibilaldiaren alde batu da
Ibilaldia dela eta prestatutako kantu afariari hasiera emon dio 20 urte inguruan kantatu gabe egon den Lekeitioko abesbatzak
Ibilaldiaren alde kantu afaria egin dute Lekeition asteburuan. Ekimen horretarako, 20 urte inguru kantatu gabe egon den Itsas Soinua abesbatza barriro be elkartu egin da, eta haiek izan dira afari aurrea girotzearen arduradunak.
Itsas Soinuako kideek lau euskal kantu abestu zituzten: Mendian lar artean, Ez da munduan, Bolon bat eta Bolon bi ¬jendearen eskaeraz, abesti hau errepikatu egin behar izan zuten abesbatzakoek¬ eta saioa amaitzeko, ibilaldiaren lemaren izen bereko kantua aukeratu zuten: Boga Boga.
Afaritan 55 lagun bildu ziren, baina afal aurreko saioa ikusteko hori baino jende gehiago egon zen. «Ikastolako jendea, umeak, afaritara gelditzerik ez zuten nagusiak… han izan ziren guztiak Itsas Soinuaren saioa entzuteko», aitatu dute Leketioko ikastolatik.
Ostean, afarita bildutakoak be kantuan aritu ziren, trikitilarien laguntzagaz. «Denetarik abestu genuen; Mexikanadekin ere ausartu ginen, txikitako kantuak… Garrantzitsuena, guztiok oso ondo pasatu genuela da».