Uretara jauzi egin nahian
Zazpigarren ikasle promozioarekin dabil Mutrikuko Akuakultura eskola; urtetik urtera baliabide eta aukera gehiago daude bertan, baina laneratzeko atala falta da. Uraren ertzean dago, moilan, eta barrura sartu ondoren ere uraren soinua entzuten da han eta hemen. Mutrikuko akuakultura eskolan, ontzi handi edo txikietan, bakoitzak behar duen tenperatura eta jakiekin ondo hornituta, gero eta itsas espezie gehiago hazten dituzte. Ikasleak, arduradun. Eta urtetik urtera, bizitzaren miraria gauzatzen doa: oskoldunak, olagarroak, amuarrainak, lupinak, urraburuak, itsas zaldiak, lanpernak, txibiak… Mikroalgen haztegia ere badago, gero oskoldunen janaria izan dadin. Itsasoa, miniaturan. Ernalketa bera eta hazkuntzarako baldintza guztiak lantzen dituzte ikasleek, modu oso praktikoan. Zazpigarren promozioa da aurtengoa: hamar ikasle lehenengo mailan eta hamabost bigarrenean. Bigarren mailakoak, gainera, praktikaldian daude orain, europar hezkuntza programekin, atzerrian. «Ikasle kopuru egokia da, masifikaziorik gabe», diote irakasleek. Eta jatorriz, euskal herritarrekin batera, Espainiako estatutik edo eta Perutik ere etorritako ikasleak daude Mutrikuko akuakultura eskolan. Izan ere, horrelako hiru zentro bakarrik daude Espainiako estatu osoan. Urterik urtera «poliki-poliki, handik eta hemendik diru laguntzak lortuz», gero eta instalazio osatuagoak eta aukera zabalagoak daude bertan. Irakasle taldearen inplikazioa erabatekoa dela ere somatzen da berehala. «Guk sinistu egiten dugu akuakultura etorkizunerako giltzarri bat dela, eta hemen ere aurrera atera dadin dena ari gara [...]
Zazpigarren ikasle promozioarekin dabil Mutrikuko Akuakultura eskola; urtetik urtera baliabide eta aukera gehiago daude bertan, baina laneratzeko atala falta da.
Uraren ertzean dago, moilan, eta barrura sartu ondoren ere uraren soinua entzuten da han eta hemen. Mutrikuko akuakultura eskolan, ontzi handi edo txikietan, bakoitzak behar duen tenperatura eta jakiekin ondo hornituta, gero eta itsas espezie gehiago hazten dituzte. Ikasleak, arduradun. Eta urtetik urtera, bizitzaren miraria gauzatzen doa: oskoldunak, olagarroak, amuarrainak, lupinak, urraburuak, itsas zaldiak, lanpernak, txibiak… Mikroalgen haztegia ere badago, gero oskoldunen janaria izan dadin. Itsasoa, miniaturan.
Ernalketa bera eta hazkuntzarako baldintza guztiak lantzen dituzte ikasleek, modu oso praktikoan. Zazpigarren promozioa da aurtengoa: hamar ikasle lehenengo mailan eta hamabost bigarrenean. Bigarren mailakoak, gainera, praktikaldian daude orain, europar hezkuntza programekin, atzerrian. «Ikasle kopuru egokia da, masifikaziorik gabe», diote irakasleek. Eta jatorriz, euskal herritarrekin batera, Espainiako estatutik edo eta Perutik ere etorritako ikasleak daude Mutrikuko akuakultura eskolan. Izan ere, horrelako hiru zentro bakarrik daude Espainiako estatu osoan.
Urterik urtera «poliki-poliki, handik eta hemendik diru laguntzak lortuz», gero eta instalazio osatuagoak eta aukera zabalagoak daude bertan. Irakasle taldearen inplikazioa erabatekoa dela ere somatzen da berehala. «Guk sinistu egiten dugu akuakultura etorkizunerako giltzarri bat dela, eta hemen ere aurrera atera dadin dena ari gara ematen», dio bertako ikasle ohia eta gaur egun Netalgae proiektuko kide den Aitor Inunziagak. «Kontuan hartu behar da gaur egun jada jaten ditugun arrain eta itsaskien erdia akuakulturatik datorrela, eta gehiagora joango da hori».
Asia edo eta Galiziari begira
Formakuntzan bidea jorratu izanak, ordea, momentuz ez du ekarri Mutrikura edo euskal kostaldera, orohar, akuakulturara bideratutako apustu sendorik erakunde publikoen aldetik. Urrun gaude Asiatik; kontinente hura baitabil akuakulturaren puntan. «Galizian ere asko egin da arlo honetan jada». Uretara jauzi egin nahian daude bertoko akuakultore berriak ere.