Koadrilen arteko harremana sendotuko dute Gazte Egunean
Karmen Jaietan legez, paellada egingo dute koadrilek zapatu goizean Zelaian, baina, oraingoan, herriko jaiak barik, Gazte Eguna ospatuko dute. Aurtengoa bederatzigarrena izango da. Paellada egiteko behar dutena hartu eta paella egiten pasatuko dute goi...
Karmen Jaietan legez, paellada egingo dute koadrilek zapatu goizean Zelaian, baina, oraingoan, herriko jaiak barik, Gazte Eguna ospatuko dute. Aurtengoa bederatzigarrena izango da.
Paellada egiteko behar dutena hartu eta paella egiten pasatuko dute goiza gazteek. Bakoitzak berea egingo du, baina gero, guztiek batera bazkalduko dute frontoipean. Elkarregaz bazkaldu eta gero, poteoa edukiko dute Maskarradagaz. Enkarterrietako taldea arduratuko da poteoari giroa jartzen, gauko giroa berriz, markinarrek animatuko dute. Hiru taldek, Ramones, Deskontrol eta Bap taldeen bertsioak prestatu eta joko dituzte. Kontzertuak, gaztetxean egongo dira.
Herriko taldeen ikuskizunagaz amaitzeko, Su ta ke bilbotarrak aterako dira Akerbeltz gaztetxeko oholtza gainera.
Bederatzigarren Gazte Eguna izango da aurtengoa, eta iaz hasitako dide berdinetik jarraituz, koadrilen arteko harremana sendotzen hasteko asmoagaz egingo da zapatukoa be. Horrela, zenbat eta koadrila gehiago animatu “hobeto” izango dela azpimarratu dute Gazte Asanbladakoek. “Animatu paellak egin eta egun osoko jaian parte hartzera”, esan dute.
Egitaraua
- Goizean. Paellada
- Bazkalostean. Show berezia
- Ondoren. Poteoa Maskarradagaz
- Gauean. bertsio gaua Ramonas, Deskontrol eta Bap taldeekin
- Amaitzeko. Su ta ke taldearen kontzertua