Su detektagailuak etxeetan
Bakarrik bizi diren pertsona nagusiei su detektagailuak ipiniko dizkie Udalak etxean. 30 etxebizitzetan jarri ahal direla aurreikusi dute. Beste herri batzuetan egindako egitasmoari jarraituz, bakarrik bizi diren adinekoen etxeetako segurtasuna berma n...
Bakarrik bizi diren pertsona nagusiei su detektagailuak ipiniko dizkie Udalak etxean. 30 etxebizitzetan jarri ahal direla aurreikusi dute.
Beste herri batzuetan egindako egitasmoari jarraituz, bakarrik bizi diren adinekoen etxeetako segurtasuna berma nahi du Udalak. Horrela, bi helburu izango dituen egitasmoa jarriko dute martxan. Alde batetik, etxeetan dituzten arriskuak detektatu eta azterketa egingo diete. Butanoa eta gasa, besteak beste.
Hori guztia aztertuta, su detektagailuak jarriko dituzte hala nahi dutenen etxeetan.
Eskutitza etxean
75 urtetik gorakoen zerrenda aztertu, eta bakarrik bizi direnak 30 direla jakin izan du Udalak. Horrela, lehenengo fasean, 30 etxebizitza horietan segurtasun zerbitzua eskaintzea erabaki dute.
Onuradunek, eskutitza jasoko dute etxean, Udalaren zerbitzua nahi duten ala ez erabagitzeko. Gero, nahi duenari eskainiko diote. «Egitasmo honek alde positibo bi ditu: batetik, sua gertatuz gero kalteak txikiagoak izan daitezkeela eta, bestetik, teknikoek instalazioak, argia, berogailua… zelan dauden ikusi ahalko dutela», adierazi du Markina-Xemeingo alkate Jabier Alberdik.
Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, nagusien etxeetan jarriko dituzten su detektagailuek zarata ataratzen dute sua nabarituz gero. «Horrela auzokoek be deitu ahal diete suhiltzaileei sua gehiagora joan aurretik», nabarmendu dute.