Secret Cities, Uhagonen
Secret Cities, Amerikako Estatu Batuetatik datorren taldeak, Ipar Dakotako Fargotik, hain zuzen, joko du domekan Uhagon kulturgunean. Talde gaztea izan arren, kritika eta publiko harrera ezinhobeak lortu dituen taldea da. Pink Graffiti izeneko leheneng...
Secret Cities, Amerikako Estatu Batuetatik datorren taldeak, Ipar Dakotako Fargotik, hain zuzen, joko du domekan Uhagon kulturgunean. Talde gaztea izan arren, kritika eta publiko harrera ezinhobeak lortu dituen taldea da.
Pink Graffiti izeneko lehenengo lanagaz eta Strange Hearts bigarren diskoagaz berehala egin dute salto Europara, bertoko areto entzutetsuenak ezagutuz. Zuzenean, gitarraz, pianoaz, perkusioaz eta beste instrumentuez gain, ahotsekin asko jolasten dute, koru harrigarriak eginez. Gainera, beste soinu batzuk be sartzen dituzte kantetan; txistua, batez be. Izatez hirukoa den taldea bosteko bihurtu dute Europako birarako.
Murtziatik, Castellotik eta Bartzelonatik pasatuta, geldialdia egingo dute domekan, 20:00etan, Markina-Xemeinen. Soinu freskoa eta arina daukate, eta kantu lasaiak zein elektronika eta psikodelia ikutukoak eskainiko dituzte.
Sarrerak salgai egongo dira Uhagonen bertan, 5 eurotan. Bazkideentzat, barriz, 3 eurotan.