Udaletxe eredu barri bat nahi du Lekeitioko Bilduk
Beste eredu baten oinarritutako udaletxe berri bat egiteko aukera daukagu, herritarrok erabakitako Lekeitio bat egitea posible da». Horixe izango da Lekeitioko Bilduren helburu nagusia: «Gaur arte inposatutako proiektuak baztertu eta herriari entzutea». Nahi dutena egiten duten agintari izatetik urrun, herri iniziatibak gauzagarri egingo dituen tresna modura ikusten dute euren burua. «Ezker ikuspegitik, danok danontzako eskuz esku egin behar dugu lana, bai hurbilekoak, baina baita urrun aurkitzen direnak be», diote. Erabakiak Lekeition bertan hartzea bermatu nahi dute, eta horretarako parte-hartzea izango dute tresna nagusia. Gainera, alkate eta alkate-ordearen soldatak jeitsiko dituzte eta Udal zerbitzuen azpi-kontratazioa gelditu eta kontratazio publikora joko dute. Bestalde, plenoak eta batzordeak aste barruan eta arratsaldez egingo dituzte herritarren parte hartzea errazteko eta leihatila bakarra sortu eta herritarren harretarako zerbitzua astean bi arratsaldez zabalik egotea proposatu dute. Aurrekontu parte-hartzaileak, herri kontsultak eta erreferendumak Bilduren lan egiteko tresnak izango dira. Garapen sozio ekonomikoa Lekeition beharra egin eta bizitzeko moduko herria sortu nahi dute. Halan, Lekeitiorako nahi den turismo ereduari buruzko eztabaida beharrezkoa ikusten dute eta bigarren etxebizitzan oinarritutako garapena mugatzea. Horretaz gainera, arrantza eta nekazaritza sektoreak indartzeko ekimenak jarriko dituzte martxan. Hirigintza Plan Orokorra gelditu eta berraztertu nahi du Bilduk «herritarren iritzia kontutan hartzeko». Horretaz gainera, herriko irisgarritasunaren azterketa [...]
Beste eredu baten oinarritutako udaletxe berri bat egiteko aukera daukagu, herritarrok erabakitako Lekeitio bat egitea posible da». Horixe izango da Lekeitioko Bilduren helburu nagusia: «Gaur arte inposatutako proiektuak baztertu eta herriari entzutea». Nahi dutena egiten duten agintari izatetik urrun, herri iniziatibak gauzagarri egingo dituen tresna modura ikusten dute euren burua. «Ezker ikuspegitik, danok danontzako eskuz esku egin behar dugu lana, bai hurbilekoak, baina baita urrun aurkitzen direnak be», diote.
Erabakiak Lekeition bertan hartzea bermatu nahi dute, eta horretarako parte-hartzea izango dute tresna nagusia. Gainera, alkate eta alkate-ordearen soldatak jeitsiko dituzte eta Udal zerbitzuen azpi-kontratazioa gelditu eta kontratazio publikora joko dute.
Bestalde, plenoak eta batzordeak aste barruan eta arratsaldez egingo dituzte herritarren parte hartzea errazteko eta leihatila bakarra sortu eta herritarren harretarako zerbitzua astean bi arratsaldez zabalik egotea proposatu dute. Aurrekontu parte-hartzaileak, herri kontsultak eta erreferendumak Bilduren lan egiteko tresnak izango dira.
Garapen sozio ekonomikoa
Lekeition beharra egin eta bizitzeko moduko herria sortu nahi dute. Halan, Lekeitiorako nahi den turismo ereduari buruzko eztabaida beharrezkoa ikusten dute eta bigarren etxebizitzan oinarritutako garapena mugatzea. Horretaz gainera, arrantza eta nekazaritza sektoreak indartzeko ekimenak jarriko dituzte martxan.
Hirigintza Plan Orokorra gelditu eta berraztertu nahi du Bilduk «herritarren iritzia kontutan hartzeko». Horretaz gainera, herriko irisgarritasunaren azterketa bat egin, ahalik eta berdegune gehien egokitu, herriko iturriak zaindu eta berriztu, trafikoaren antolakuntza berrikusiko dituzte.
Kultura eta kirola
Kultura alorrak astindu bat behar duela uste dute. Halan, Kultur ondarearen inbentario bat egitea proposatzen dute eta kultur ekipamenduak berraztertu eta 300-400 lagunentzako areto baten premiari erantzun nahi diote. Ludoteka berri bat beharrezkoa dela esan dute.
Bestalde, Kirol Patronatuaren funtzio eta egitura berrikusiko dute talde eta kluben parte hartzea indartuz eta sortu litezkeen berriak sustatuz. Kirol eskeintza zabaltzea proposatzen dute ordutegi eta aktibitateak adin, sexu eta beharrizan guztietara egokituz. Bide horretan, kiroldegiko ordutegia zabaltzea ezinbestekoa dela ikusten dute.
Ingurugiroa
Politika jasangarriak izango dira Bilduren funtsa. Bide horretan Udalaren energia kontsumoaren azterketa bat egingo dute energia aurrezteko moduak aurkitzeko.
Uraren eta zaborren kudeaketa herriratu eta negozioaren logikatik atera nahi dute, eta bide zidorren katalogazioa egitea proposatzen dugu eta eremu berdeetan fruta arbolak eta bertako espezieak sartzea.
Euskera
Betidanik gaztelera nagusi izan den esparruez gain kaleko erabilerak atzerapen nabarmena jasan duela diote. Hori dela eta, Udala UEMArekin elkarlanean jarriko dute barriro, Hitza diruz lagundu eta Euskalgintzaren azpiegiturak berriztuko dituzte. Gainera, Euskara Batzordea izango da Euskara plana diseinatu eta jarraipena egiteko tokia, eta Euskalgintzaren egoera ikusita, epe luzeragorako hitzarmenen beharra be ikusten dute.
Gizarte Ongizatea
Etorkinak, emekumeak eta adinduen eremuan behar egingo dute. Gazteek dituzten egitasmoei begirunea eta laguntza eskeiniko diete eta gazte-lekuaren erabilera berraztertzea proposatzen dute.
Hezkuntza
Herrian eta herritik badago baina zer egin eta eskuz esku egin nahi dute lana ikastola, eskola eta ikastetxeekin. Egutegi propioa, Euskal Curriculuma, ikasketa guztiak euskeraz izatea,… proposamen zahar eta berriei helduko diete.
ZERRENDA
- Maitane Larrauri
- Pili Robles
- Xabier Arrate
- Ainhoa Lopez
- Josu Aboitiz
- Julen Urkiaga
- Kepa Arruza
- Miriam Etxebarrieta
- Jabier Erkiaga
- Josebe Malatsetxebarria
- Unai Zubiaur
- Lander Gogenola
- Agurtzane Gallastegi
- Marije Zumaran
- Agate Erkiaga
- Iker Hidalgo