«Herriari begira behar egitea» dute asmo
Bilduren egitasmoak parte-hartzea bermatzea, herria sortzea eta ondarea zaintzea ditu zutabe Ziortza-Bolibarren
«Indarrak batuta, herriari begira jarri nahi dugu, auzolana eta elkarlanaren bidez». Horrenbestez adierazi du Ziortza-Bolibarko Bilduk euren asmo nagusia.
Bildu osatzen duten zerrendakideek «freskotasuna, elkarlana eta parte-hartzea» bultzatu nahi dituzte. Horretarako prestatutako egitasmoak hiru zutabe nagusi ditu: herritarren parte-hartzea bermatzea, «herri bizia» izateko hutsuneak ezabatzea eta maila denetan, herri ondarea zaintzea.
Auzuneak eta landa eremua
-Auzuneak.
Auzuneak eta herrigunearen arteko lotura eta haien presentzia indartu nahi dute.
-Baserria. Baserria zein baserriko lana balorean jarri eta zaindu nahi dute.
pHerri basoak. Landaketa autoktonoak bultzatu nahi dituzte eta bideen egoera hobetu.
Hutsuneak betez, herria sortu
-Zergak. Herriak eskaintzen dituen zerbitzuak eta ordaintzen diren zergak orekatu.
-Osasun publikoa. Medikua egunero egotea lortu nahi dute; baita herritarren osasuna zaintzeko ekimenak egin ere.
-Haur eskola. Sortu nahi dute, umeak herrian gelditzeko.
-Kirolgunea. Gimnasioa eta ekintza anitzetarako gunea egin.
-Udal liburutegia. Garapen kultural eta pertsonalerako beharrezko zerbitzu hau jarri.
-Dendak. Eguneroko beharrak herrian asetzeko, denda txikien sorrera bultzatu nahi dute.
Gizartea
-Gazteria. Gizartearen sektore honekin harreman bideak ezarri nahi dituzte. Horretarako, besteak beste, batzorde bat eratu eta plangintza osoa garatuko dute.
-Emakumea. Haien parte-hartzea bultzatuko dute.
-Nagusiak. Osasunaren zainketarako jarduerak antolatu.
Etxeak eta ekipamenduak
-Etxebizitzak. Herritarrak herrian gelditzea lortzeko: beharrezkoak direnak bakarrik eraiki eta etxe hutsei erabilera emon.
-Ekipamenduak. Besteak beste, bide gorria egin, wi-fi sarea jarri, frontoia egokitu eta KZgunea normalizatu.
Euskara eta Kultura
-Kultura. Herri mugimenduak babesteaz gain, udal kultura batzordea sortu nahi dute.
-Euskara. Herri hizkera zaindu eta gordetzeaz gain, euskarari lotutako proiektuak babestu eta erakundeekin harremanak izan nahi dituzte.