EAJk «herria barriro martxan» ipini nahi du
Herringintzan «zintzo eta gogotsu» aritzeko konpromisoa iragarri dute; esperientzia eta berritasuna batu ditu Ispasterko EAJk
Ispaster «barriro martxan jartzea». Hori da EAJrek duten helburu nagusia. «Gaur egungo udal egoera ondo ezagutu arren, bermatzen dugu, gure legealdirako programa betetzeaz gain, gehiago egingo dugula, orain arte gobernatu dugun agintaldi guztietan egin dugun modura», azpimarratu du Jesus Lekerikabeaskoa alkategaiak.
Beharrerako prest dagoen taldea batu izana nabarmendu duEAJk. Esperientzia eta berritasuna uztartuta, herrigintzan «zintzo eta gogotsu» aritzeko konpromisoa dutela adierazi dute. «Horretarako, udal kudeaketan urte asko emon duten bi alkate ohi eta bi alkateorderekin batera, sei kide barri ditugu».
Gizartea eta osasuna
Heliportuaren proiektua landu nahi dute. Gainera, besteak beste, erabilera anitzeko zentrua martxan jarri eta hirugarren adineko batzordea eratu.
Kultura.
Kutlur etxea sortu eta kultur ekintzak bultzatzea dute asmo, herriko taldeekin elkarlanean. Web orria martxan jarri nahi dute, kultur agenda sortu eta interesguneen mapa egin.
Azpiegiturak.
Basokoetxe industriagunean indartu eta egokitu nahi dute. Pabiloien inguruak zein Santiago zelaiarenak hobetu; eta garraio publikoa berreskuratu nahi dute.
Auzuneak.
Gas sareak lurperatu eta oinezkoen zein ibilgailuen zenbait bide berreskuratu, konpondu eta txukundu nahi dituzte.
Herrigunea
Irisgarritasuna hobetu nahi dute, zerbitzuak gehitu eta trafikoa murriztu, segurtasuna gehituz.
Etxebizitza eta hirigintza.
Arau subsidiario barriak egitea proposatzen dute. Babestutako etxebizitzak sustatuko dituzte.
Zerbitzuak.
Ura eta estolderia zerbitzuak hobetzea dute helburu. Energi berriztagarraik bultzatuko dituzte.
Kirola.
Instalazioak hobetu eta gimnasioa martxan jarri.