Herria herritarrek egina izatea nahi du Mendexako Bilduk
Etorkizuneko herria «bizia eta euskalduna» irudikatzen du Bilduk; Udala eta herria batera ulertzen dituzte
Bilduk etorkizuneko Mendexaren ikuspegi argia zabaldu du: «Herritarrek egina herritarrentzat». Herritarren parte-hartzea eta udala eta herritarren arteko harreman estua beharrezkotzat jotzen dituzte Mendexaren garapenerako.
Herritarren ongizatea da Bilduren kezka nagusietako bat eta arlo horretan behar egiteko asmoa erakutsi dute. Era berean, herri «bizia eta euskalduna» izateko ahaleginak egingo dituztela ziurtatu dute. Horretarako, gestioak «garbia» behar du izan Bilduren ustez. Eta hori horrela dela ziurtatzeko, informazioa zabalduko dute.Euren asmoak aurrera eroateko egindako proposamen nagusiak ondokoak dira:
Komunikazioa.
Udala herritarren tresna dela ulertzen dutenez, herritar gdenak kontuan hartuko dituzte etaparte hartze dinamikak zein komunikazioa bideak sortu.
Lurralde antolaketa.
Arau subsidiario barriak egitea proposatzen dute, etorkzuneko irizpideak ezartzeko. Etxebizitza sozialei lehentasuna emotea, lokalen erabilera publikoa, auzo bideak konpontzea eta zabor eta ur horniduren inguruko planteamendu barriaren beharra ere aitatzen dituzte.
Ondarea eta ingurumena.
Besteak beste, herri historia bildu eta zuhaitzen katalogoa zein baso-lurren inbentarioa egin.
Hezkuntza eta gazteria.
Adin guztietako jendeari begirako ekimenak egitea prposatzen dute. Txikienentzat haurtzaindegia egiteko aukera aztertu eta ludotekari erabilera zabalagoa emon nahi diote. Gazteak herrian gelditzeko dinamikak sortu, haiekin harreman zuzenean.
Kirola.
Adin guztietarako eskaintza ziurtatu, herriko taldeekin batera.
Euskara eta Kultura.
Herri hizkera zaintzeagaz batera, euskal proiektuak babestu eta zenbait euskal erakundetan parte hartu nahi dute. Etorri berrientzat euskaraz ikasteko bideak jorratu nahi dituzte. Herriko oroimena berreskuratzeko behar egingo dute: dagoena mantendu eta galbidean dagoena suspertu.
Garapen ekonomikoa.
Lea Ibarreko ikuspegiagaz landu etorkizuna. Lehen sektorea lagundu. Tursimoa bultzatu, «herri nortausna galdu barik». Hiltegiaren jarraipena eta izaera puiblikoa ziurtatu. Enplegua sortzeko, herriko enpresekin elkarlana bultzatu.
Ongizatea.
Politika soziala herritar denea hneltzeko, herriaren diagnosia egin nahi dute lehenik. Gainera, zerbitzu sozialen publikotasuna aldarrikatu, autobus zerbitzua ziurtatu eta herritarren beharrizanetara egokitu, eta mediku zerbitzua hobetu nahi dituzte.