Eguerdi bueltan joan da jende gehien bozkatzera
Eguerdirako hautesleen erdiak emonda zeukan botoa Etxebarrian. Ia 300 pertsona pasatu dira udaletxean kokatuta egon den hautes mahaitik 13:30era orduko. Eguerdian joan da jende gehien. Berdin gertatu da Ziortza-Bolibarren be. Asko izan dira meza hau...
Eguerdirako hautesleen erdiak emonda zeukan botoa Etxebarrian. Ia 300 pertsona pasatu dira udaletxean kokatuta egon den hautes mahaitik 13:30era orduko. Eguerdian joan da jende gehien. Berdin gertatu da Ziortza-Bolibarren be. Asko izan dira meza haurretik botoa emotera joan direnak eta beste askok ostean bozkatu dute.
Mahaiak zabaltzeko zain be egon dira batzuk Markina-Xemeinen. Hala ere, beste herri gehienetan legez, 12:00etatik 13:30era batu da jende kopuru gehien, herriko frontoian, botoa emoteko. Mahai batetik bestera jende asko ibili da aurten. Lehenengo mahaian egon izan da orain arte hautesle gehien, eta aurten, pilaketa hori ez emoteko banaketa berria egin dute. Horrek nahastea eragin du hainbat herritarren artean. Asko izan dira zerrendak begiratu eta mahai batetik bestera ibili direnak.
Mahai batzuetan, eguerdirako botoen %40a emonda zegoen.