Parte-hartze maila %48,37an mantendu da Bizkaian eta Gipuzkoan %47,92ra igo
Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren arabera, gaur 18:00etan Gipuzkoako hautesleen %47,92k zeukan botoa emanda udal eta foru hauteskundeetan; hau da, 2007an ordu berean baino pixka bat gehiagok (%46,18k orduan). Bizkaian parte-hartzea duela lau urteko bera izan da: %48,37koa. Araban eta Nafarroan jaitsi egin da: Araban %46,09koa zen parte-hartzea seietan (%47,03koa orain lau urte) eta Nafarroan %53,30ekoa (%58koa 2007an).