1.426 botoko aldeagaz irabazi ditu Bilduk udal hauteskundeak
Bildu egongo da datorren agintaldian Ondarroako Udala kudeatzen. Horixe erabaki du ondarrutarren gehiengoak, 2.957 botogaz. Ondarroako alkatea andrazkoa izango da lehenengo bidar, Argia Ituarte Arkotxa. 7.134 herritarrek zeukaten atzo botoa emoteko eskubidea, eta 4.985ek emon zuten euren iritzia hautes mahaietan. Horrenbestez, abstentzioa %30,13koa izan zen. 2007ko udal eta foru hauteskundeekin alderatuta, abstentzioak nabarmen egin du behera Ondarroan. %36,7ra ailegatu zen bozkatu ez zutenen kopurua orain dela lau urte. Bestetik, 199 herritarrek emon zuten atzo boto zuria edo baliorik barikoa. Kopuru handia hori be. Euriari aurre eginda, asko izan ziren atzo bozka mahaietara joan zirenak. 12:00etatik 14:00etara, ilara luzeak ikus zitezkeen bateko eta besteko mahaietan. 12:35ean ailegatu zen Ituarte Kalapitxiko hautes mahaira. Ia hogei minutu beranduago emon zuen botoa, zegoen ilara luzeagatik. Bozkatu eta gero, hauteskunde egunera arteko ibilbidea gogora ekarri zuen. «Asko kostatuta ailegatu gara hona, baina oraindik batzuek ezin dute hamen egon. Irabazten badugu, ahalegina egingo dugu egoera bideratzeko, eta danon artean Ondarroa hobe bat egiteko. Gainerako alkategaiek herritik kanpora bozkatu zuten: Bilbon eta Zornotzan. Kontaketa amaituta, poz-pozik agertu zen. «Izugarria da hau. EAJri botoak ia bikoiztu egin dizkiogu, eta guk ia 3.000 lortu ditugu. Hau dana ez dakigu zelan kudeatuko dugun, baina ahalegina egingo dugu. Ailegatu gara Udalera, [...]
Bildu egongo da datorren agintaldian Ondarroako Udala kudeatzen. Horixe erabaki du ondarrutarren gehiengoak, 2.957 botogaz. Ondarroako alkatea andrazkoa izango da lehenengo bidar, Argia Ituarte Arkotxa.
7.134 herritarrek zeukaten atzo botoa emoteko eskubidea, eta 4.985ek emon zuten euren iritzia hautes mahaietan. Horrenbestez, abstentzioa %30,13koa izan zen. 2007ko udal eta foru hauteskundeekin alderatuta, abstentzioak nabarmen egin du behera Ondarroan. %36,7ra ailegatu zen bozkatu ez zutenen kopurua orain dela lau urte.
Bestetik, 199 herritarrek emon zuten atzo boto zuria edo baliorik barikoa. Kopuru handia hori be.
Euriari aurre eginda, asko izan ziren atzo bozka mahaietara joan zirenak. 12:00etatik 14:00etara, ilara luzeak ikus zitezkeen bateko eta besteko mahaietan.
12:35ean ailegatu zen Ituarte Kalapitxiko hautes mahaira. Ia hogei minutu beranduago emon zuen botoa, zegoen ilara luzeagatik. Bozkatu eta gero, hauteskunde egunera arteko ibilbidea gogora ekarri zuen. «Asko kostatuta ailegatu gara hona, baina oraindik batzuek ezin dute hamen egon. Irabazten badugu, ahalegina egingo dugu egoera bideratzeko, eta danon artean Ondarroa hobe bat egiteko. Gainerako alkategaiek herritik kanpora bozkatu zuten: Bilbon eta Zornotzan.
Kontaketa amaituta, poz-pozik agertu zen. «Izugarria da hau. EAJri botoak ia bikoiztu egin dizkiogu, eta guk ia 3.000 lortu ditugu. Hau dana ez dakigu zelan kudeatuko dugun, baina ahalegina egingo dugu. Ailegatu gara Udalera, ta gainera, irabazten. Eta ez da Ondarroan bakarrik, eskualdean eta Euskal Herrian ez sinisteko emaitzak dira», zioen kontaketa amaituaz batera.
34an egin zituen ospakizunak Bilduk. Gaua luzea izan zen.
Ibon Aranbarri EAJren alkategaia Batzokian egon zen kontaketa orduan. Emaitzak ezagututa, Ondarroako jeltzaleek irakurketa garbia egin zuten: «Emaitza argia da, herriak argi eta garbi berba egin du. Bilduk bideratuko du Udala datozen lau urteetan, eta gu oposizioan egongo gara Ondarroaren alde lan egiten. Beharra egin daiteke oposiziotik be» .
Sozialistek 184 boto jaso dituzte, eta 114 alderdi popularrak, 77 botoko beherakadagaz.
EMAITZAK
Alderdia Boto kopurua Hautetsiak
Bildu 2.957 9
EAJ 1.531 4
PSE-EE 184 –
PP 114 –
Zuriak 127 –
Baliogabeak 72 –