Aralarrek izango du giltza
EAJko aulkiak berdintzea lortu du estreinako alderdi batek Markina-Xemeinen. Zinegotzi kopuru bera izango dute EAJk eta Bilduk Udalean. Hori dela eta, alkatea zein izango den erabakitzeko geratu da. Erabaki hori Aralarren esku egongo da. Espero gabeko emaitza izan da azken udal hauteskundeetakoa. Bildu indartsu zetorrela ikusten bazen be, horrelako emaitza izaterik ez zen itxaroten. EAJk bi zinegotzi galdu ditu, baina ez da izan botu kopuru handia galdu duelako (1.270 izan zituen 2.007an), Bildu indartsu sartu delako baino. Horrela, EAJ mantendu den arren, Bilduren botu kopuru handiak alderdi biek bosna zinegotzi lortzea eragin du. Halan, alkatea alderdi batekoa edo bestekoa izan daiteke. EAJren aldetik Iñigo Ansola da alkategaia; Bildurena, ostera, Juanjo Txurruka. Bietako zeinek hartuko duen alkatetzako makila Aralarren botuak erabakiko du. Aralarrek, botu batzuk galdu baditu be, 2007ko udal hauteskundeetako antzerako botu kopurua lortu du, eta, beraz, bere aulkia mantenduko du. PPk eta PSE-EE alderdiek be hautagaitza aurkeztu dute oraingoan eta botu batzuk lortu dituzten arren, ez dira nahikoa izan aulkirik lortzeko. Parte-hartze handia Azken udal hauteskundeetako beste berezitasun bat parte-hartze handia izan da. Markina-Xemeinen %70,5ekoa izan zen atzokoan, 2007an baino handiagoa (%62,71 izan zen 2007an). Halan, 3.687 laguneko zentzutik, 2.601 joan ziren frontoiko hautestontzietara bozka egitera. Euretatik, botu emoileen [...]
EAJko aulkiak berdintzea lortu du estreinako alderdi batek Markina-Xemeinen. Zinegotzi kopuru bera izango dute EAJk eta Bilduk Udalean. Hori dela eta, alkatea zein izango den erabakitzeko geratu da. Erabaki hori Aralarren esku egongo da.
Espero gabeko emaitza izan da azken udal hauteskundeetakoa. Bildu indartsu zetorrela ikusten bazen be, horrelako emaitza izaterik ez zen itxaroten. EAJk bi zinegotzi galdu ditu, baina ez da izan botu kopuru handia galdu duelako (1.270 izan zituen 2.007an), Bildu indartsu sartu delako baino. Horrela, EAJ mantendu den arren, Bilduren botu kopuru handiak alderdi biek bosna zinegotzi lortzea eragin du. Halan, alkatea alderdi batekoa edo bestekoa izan daiteke. EAJren aldetik Iñigo Ansola da alkategaia; Bildurena, ostera, Juanjo Txurruka. Bietako zeinek hartuko duen alkatetzako makila Aralarren botuak erabakiko du.
Aralarrek, botu batzuk galdu baditu be, 2007ko udal hauteskundeetako antzerako botu kopurua lortu du, eta, beraz, bere aulkia mantenduko du.
PPk eta PSE-EE alderdiek be hautagaitza aurkeztu dute oraingoan eta botu batzuk lortu dituzten arren, ez dira nahikoa izan aulkirik lortzeko.
Parte-hartze handia
Azken udal hauteskundeetako beste berezitasun bat parte-hartze handia izan da. Markina-Xemeinen %70,5ekoa izan zen atzokoan, 2007an baino handiagoa (%62,71 izan zen 2007an). Halan, 3.687 laguneko zentzutik, 2.601 joan ziren frontoiko hautestontzietara bozka egitera. Euretatik, botu emoileen % 47,16ak EAJ aukeratu zuen, %39,86ak Bildu eta %9,85ek Aralar.
Emaitza horrekin pozik agertu dira Bildukoak. «Emaitza onak espero genituen, baina horrenbeste ez genuen espero. Erronka eta erantzukizun handia daukagu orain eta beharrean hasteko gogoz gaude», esan du Juango Txurrukak. Eta, giltza, orain, Aralarren esku dagoela azpimarratu du. «Ez dakigu zer gertatuko den, berba egin beharko dugu gure artean eta besteekin», zehaztu du Txurrukak.
Aralar, giltza
Aralar be, gustura geratu da emaitzekin. «Gure helburua geneukan zinegotzia mantentzea zen ikusten genuen eta Bildu indar handiagaz zetorrela, eta lortu egin dugu», azaldu du Karmelo Jaio Aralarko hautagaiak. Aralarrek, fideltasuna mantentzea lortu du eta alderdi bien erdian geratu da. «Alderdi giltzarri moduan geratu gara eta hori erantzunkizun handia izango da guretzat», adierazi du Jaiok.
Emaitza orokorrekin be pozik agertu dira Aralarkoak. «Orokorrean be pozik gaude, botu alternatiboa gehitu egin delako» azpimarratu dute. Gainera, Udalaren funtzionamenduan be aldaketa egongo dela ikusten dute. «Momentu honetan Udala eroateko ardura handiago izango da eta emaitza hauekin akorduak egon beharko dira gehiago», esan dute Aralarkoek.
Emaitzak
Alderdia Boto kopurua Hautetsiak
EAJ 1.221 5
Bildu 1.032 5
Aralar 255 1
PSE-EE 27 0
PP 29 0
Zuriak 23 –
Baliogabeak 11 –