Gehiengo osoagaz irabazi du Bilduk Lekeitioko Udalerako lehia, 2.542 botogaz
Lekeitioko Udalean Bilduk aginduko du hurrengo lau urteetan gehiengo osoz. Zortzi zinegotzi izango dira koalizio independentistaren ordezkariak eta bost, barriz, EAJ alderdiarenak. Guztira 2.542 boto jaso ditu Bilduk, EAJk baino 927 gehiago. Aralarren zerrenda izan da hirugarrena 282 botogaz, baina ez du zinegotzirik edukiko. Guztira 4.602 lekeitiarrek emon dute botoa Udalerako hauteskundeetan. Abstentzio maila, herri gehienetan legez, jaitsi egin da, eta %22,6an geratu da. 2007an %29 ingurukoa izan zen abstentzio maila Lea-Artibain. Orain dela lau urteko udal hauteskundeetako Lekeitioko emaitzekin alderatuz gero, orduan ilegalizatu zuten ANVren hautes-zerrendak 1.560 boto, eta Eusko Alkartasunak 826 eskuratu zituen. Indar bi haien botoen batura baino 156 gehiago izan dira oraingo honetan Bildu koalizioak Lekeitioko Udalerako jaso dituen paperak. EAJk, ostera, aurten 2007an baino 59 boto gitxiago jaso ditu. Azken bi agintaldietan EAJren esku egon da Udal Gobernua. Ezker abertzaleak, barriz, ezin izan du parte hartu Udalaren kudeaketan ezta bilkuretan ere. «Herriari kasu egingo zaio» Emaitzak jaso ahala, jende asko batu zen atzo gauez kalean. Eskolapean batu, eta bolanderekin ospatu zuten Bilduren aldekoek garaipena. Aurrera begira «berbak praktikan ipintzeko eta beharra egiteko garaia» datorrela esan zuen alkate izango den Maitane Larrauri Frailek. «Herriari kasu egingo zaio eta Udalaren ateak zabaldu egingo dira orain», gehitu zuen. [...]
Lekeitioko Udalean Bilduk aginduko du hurrengo lau urteetan gehiengo osoz. Zortzi zinegotzi izango dira koalizio independentistaren ordezkariak eta bost, barriz, EAJ alderdiarenak. Guztira 2.542 boto jaso ditu Bilduk, EAJk baino 927 gehiago. Aralarren zerrenda izan da hirugarrena 282 botogaz, baina ez du zinegotzirik edukiko.
Guztira 4.602 lekeitiarrek emon dute botoa Udalerako hauteskundeetan. Abstentzio maila, herri gehienetan legez, jaitsi egin da, eta %22,6an geratu da. 2007an %29 ingurukoa izan zen abstentzio maila Lea-Artibain.
Orain dela lau urteko udal hauteskundeetako Lekeitioko emaitzekin alderatuz gero, orduan ilegalizatu zuten ANVren hautes-zerrendak 1.560 boto, eta Eusko Alkartasunak 826 eskuratu zituen. Indar bi haien botoen batura baino 156 gehiago izan dira oraingo honetan Bildu koalizioak Lekeitioko Udalerako jaso dituen paperak. EAJk, ostera, aurten 2007an baino 59 boto gitxiago jaso ditu.
Azken bi agintaldietan EAJren esku egon da Udal Gobernua. Ezker abertzaleak, barriz, ezin izan du parte hartu Udalaren kudeaketan ezta bilkuretan ere.
«Herriari kasu egingo zaio»
Emaitzak jaso ahala, jende asko batu zen atzo gauez kalean. Eskolapean batu, eta bolanderekin ospatu zuten Bilduren aldekoek garaipena. Aurrera begira «berbak praktikan ipintzeko eta beharra egiteko garaia» datorrela esan zuen alkate izango den Maitane Larrauri Frailek. «Herriari kasu egingo zaio eta Udalaren ateak zabaldu egingo dira orain», gehitu zuen. Udalean atzera be batzordeak eratzea, eta «kontuak garbi eta garden emoteko neurriak hartzea» lehentasunezko neurriak izango direla aurreratu du. Lea-Artibaiko alkate gazteena izango den 28 urteko emakumeak «indarragaz, gogoagaz, eta ilusio handiagaz» ekingo dio alkatetzari.
«Kudeaketa ez da baloratu»
Azken bi agintaldietan alkate izan den Jose Maria Cazalisen ustez «jendeak ez du udal kudeaketa baloratu botatzerakoan, beste gai batzuk baino». Gertatutakoa «bakearen alde emondako boto» modura baloratu du EAJren zerrendaburuak. «Lehen ere horrelako egoera ezagutu izan dugu Lekeition, eta normala da hau joko demokratikoan», esan du Cazalisek.
«Orain oposiziotik egingo dugu lana» baieztatu du; «oraindik asko gelditzen da egiteko».