Kolorez jantzita aurkeztu du CDa Xemein Abesbatzak
Emozioa eta txaloak tartekatu ziren joan den zapatuan, Xemein abesbatzaren CDaren aurkezpen ekitaldian. Abesbatzaren historia gogora ekarri eta CD barriko kantuak eskaini zituen Markina-Xemeingo abesbatzak, polo barri eta guzti. Agur Jaunak, Aita Gurea...
Emozioa eta txaloak tartekatu ziren joan den zapatuan, Xemein abesbatzaren CDaren aurkezpen ekitaldian. Abesbatzaren historia gogora ekarri eta CD barriko kantuak eskaini zituen Markina-Xemeingo abesbatzak, polo barri eta guzti.
Agur Jaunak, Aita Gureak, Ilunabarra, Baldorba, Xalbadorren Heriotzean, A la kinkirrin, Herribehera, Habanera eta Salve rociera abestu zituzten Mila Milikua zuzendariaren gidaritzapean, eta Itxaso Jaiok, Miguel Angel Arriagak eta Goizane Arrietak bakarkako ederrak eskaini zituzten. Abesbatzaz gainera, hiru doinu ikusgarri jo zituen pianoan abesbatzaren zuzendari izandako eta parrokiako organujolea den Martin Alberdik.
Xemein Abesbatza 35 urte kantuz CDa kaleratzea abesbatzak urteurrena ospatzeko egin duen jardueretako bat da. Horretaz gainera, ekitaldi berezi bat be prestatzen dabiltza uztailaren 9rako.