Bildu Mutriku: «Eskerrik asko denoi»
Luardo Etxean agerraldia egin zuen atzo arratsaldean Bildu koalizioak. Maiatzaren 22ko emaitza bikainen aurrean, eskerrak eman nahi izan dizkie bere botoaren bitartez babesa eman dieten mutrikuar guztiei. «Pozik gaude zortzi urte ilunen ostean, norma...
Luardo Etxean agerraldia egin zuen atzo arratsaldean Bildu koalizioak. Maiatzaren 22ko emaitza bikainen aurrean, eskerrak eman nahi izan dizkie bere botoaren bitartez babesa eman dieten mutrikuar guztiei. «Pozik gaude zortzi urte ilunen ostean, normaltasun politikoa hurbilago dugulako», adierazi zuten. Baikor agertu ziren: «1.583 boto lortzeak herriaren babesa izan dugula adierazten du, eta herritarrek esan dute gauzak egiteko beste modu bat nahi dutela ». 60 lagunetik gorako lan taldeak jardun du hauteskunde aurreko prozesu luzean. Lanean hasita, zera iragarri dute: «Aurrerantzean ere, horixe izango da gure indarra».