Madrilek aste hasieran esango du antxoaren kupoa zenbatekoa den
Martitzen arratsaldean eguaztenerako eta eguaztenean, eguraldi txarra iragarrita zegoelako, astelehenerako. Bandera arin ipini da asteon Ondarroako Kalare Deuna Kofradian. Maiatzeko azkan egunetan sartuta, datorren astearen hasieran, astelehenenean ziu...
Martitzen arratsaldean eguaztenerako eta eguaztenean, eguraldi txarra iragarrita zegoelako, astelehenerako. Bandera arin ipini da asteon Ondarroako Kalare Deuna Kofradian.
Maiatzeko azkan egunetan sartuta, datorren astearen hasieran, astelehenenean ziurrenez, jasoko dute kofradiek Espainiako Arrantza Sailetik deia antxoaren kupoa zelan dagoen esaten, eta bakoitzak arrantza dezakeen kilo kopurua zehazten.
Prezioa, nobedaderik bakoa
Astea ez da onegia izan. Astelehenenean 8.000 kaxa –10-11 kilo dauzka kaxa bakoitzak– lehorreratu zituzten itsasontziek. Bataz besteko prezioa baxua izan zen: kiloa 1,27 euro.
Martitzenean prezioak behera egin zuen. 13.000 kaxa saldu ziren danetara bentan. Kiloak, bataz beste, 1, 07 euro egin zituen.
Kanpaina osoan gertatu legez, antxoa txiki-txikia aurkitu dute arrantzaleek aste honetan, barruan zein kanpoan: 45-52 garau sartu izan dira kiloan.
Eguaztenean antxoarik ez, baina txitxarroa, txitxarro txikia, hagin zorrotza eta betandia ekarri zituzten arrantzaleek. Danetara, 12.000 kilo arrain.
Atzo, txitxarro baltza baino ez zen lehorreratu: 1.500 kaxa ekarri zituzten goizean. 0,63 euro eta 0,54 euro bitartean saldu ziren.