San Antolinak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan
San Antolin jaiak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du martxan Jai Batzordeak. Lanak, abuztuaren 3ko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira. 50 zentimetroko luzera eta 50 zentimetroko zabalera izango duten kartelak aurkeztu beharko dituzte lehiaketar...
San Antolin jaiak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du martxan Jai Batzordeak. Lanak, abuztuaren 3ko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira.
50 zentimetroko luzera eta 50 zentimetroko zabalera izango duten kartelak aurkeztu beharko dituzte lehiaketara aurkezten direnek. Kartelak, gainera, San Antolin jaiak 2011, Lekitto testua izango du eta, Lekeitioko jaiei lotutako berezitasunen bat agertu behar da bertan. Kartelak egiteko, berriz, edozein teknika erabili daiteke: marrazkia, argazkia edo kollagea.
Bestalde, kartelak euskarri gogorrean aurkeztuko dira eta egilearen daturik jarri barik, eta atzeko partean lelo bat eroan beharko dute. Kartelagaz batera gutun bat aurkeztuko da lelo beragaz eta barruan egilearen datuak jarri behar dira.
Kultur Etxean
Kartelak, Eusebio Erkiaga Kultur Etxean aurkeztu daitezke astelehenetik zapatura. Goizez, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 21:00etara.
Abuztuaren 4an emongo dute jakitera zein izan den irabazlea. 500 euroko sari bakarra egongo da.