Euskal kulturan buruz behera sartuta
Euskal erromeriari esker, mutrikuarrak, buruz behera, giro ezinhobean sartu ziren zapatuan, eta hankak arin eta bihotza arinago erabili zituzten; Imuntzo eta Belokiren erritmora eman zioten amaiera egunari
Ez da lehen urtea izan. Eta ikusi ahal izan zenarengatik, ez da azkena ere izango. Euskal kulturaren baitan, dantzek indar handia hartu dute Mutrikun; bereziki, nesken artean. Zapatuan, hainbat herritarrek kaleak hartu zituzten, beste behin ere, ondo pasatzeko bertokoarekin nahikoa daukatela erakusteko prest.
12:30ean kalejiran hastekoak ziren. Ordurako denak buruan zapia jarrita zeukaten. Frontoi kalean batu ziren, eta handik zetorren ilusio, umore on eta urduritasun usaina herri guztian zabaltzen ari zen.
Txistu soinuari jarraituta, herriko hainbat txokoetara heldu zen kolore biziko jantzi dotoreekin prestatutako jende multzoa: Mutil zein neska, ohiko euskal janzkeran oinarritutako arropa ederrak soinean hartuta, aurreko hilabetetan ikasitakoa herriari erakusteko asmoz. Eta bide batez, herriari euren ilusioa eta poza kutsatzeko gogoz.
Dantzarako prest
Erromeriaren bihotza eta gorputza forntoian batu eta plazan egin ohi diren euskal dantzak ikasi dituzten 100 lagundik gorako taldeak osatzen zuen. Haiekin batera, azken hilabeteetan dakiten guztia erakutsi nahi izan dieten Gure Amestsa Dantza Taldeko arduradunak zeuden.
Herri giroan ospatutako eguna izan zen. Herritarrak dantzan. Herritarrak begira. Eta batean zein bestean zeudenak, pozik. Egun osorako pilak zeuzkaten, gainera, eta gozieko kalejirari Imuntzo eta Belokiren erritmoek jarraitu zioten arratsaldean.
Euskal musika, dantza eta umorea, dudarik gabe, herritarrek euskaldun bizi eta sentitzen duten herri txiki batentzat.