Markina-Xemein izan da garaile herrien arteko lehian
Hirutik hiru partida irabazita, Markina-Xemein da aurtengo Herri arteko Txapelketako irabazlea. Txapelak jantzi zituzten Durangon, Beidek eta Salegik, Goitiak eta Gandiagak eta Sergiok eta Mandiolak . Kadeteen partidua izan zen erabakiorra. Markinak 13...
Hirutik hiru partida irabazita, Markina-Xemein da aurtengo Herri arteko Txapelketako irabazlea. Txapelak jantzi zituzten Durangon, Beidek eta Salegik, Goitiak eta Gandiagak eta Sergiok eta Mandiolak .
Kadeteen partidua izan zen erabakiorra. Markinak 13 eta 30 irabazi zion Berriatuari Sergioren segurtasun eta Mandiolaren joko indartsuari esker. Berriatuarrak, Retolaza eta Txomin be, ondo aritu ziren, baina markinarrak izan ziren gehiago.
Hasiera parekatu baten ondoren, aurretik jarri ziren bai eta be Markinako gazteak. Laura berdindu zuten, baina, hortik aurrera, Goitia eta Gandiaga aldea handitzen joan ziren, tantuz-tantu. Azkenean, 13 eta 35 irabazi zieten Paredes eta Collazori.
Kadeteek eta gazteek irabazita, txapela markinarren eskuetan zegoen. Hala eta be, seniorrek 65 minutu inguruko partida gogorra jokatu zuten. 14 eta 17 tantuan apurtu zen partidua, eta hortik aurrera, berriatuarrek ezin izan zuten berdintzerik lortu. 25 eta 35eko emaitzagaz irabazi zuten Markina-Xemeingo taldekoek.