Murelaga gogoratuz
Lekeitioko udaletxeko batzar areto nagusia bete-bete egin da Jaione Murelaga Izagirre alkate ohia gogoratu eta omentzeko. Ez ohiko bilkura laburrean, Udalak Jaioneren Txokoa ofizial bihurtu dute, eta ondoren, lore eskaintza egin da. Egungo alkate Maita...
Lekeitioko udaletxeko batzar areto nagusia bete-bete egin da Jaione Murelaga Izagirre alkate ohia gogoratu eta omentzeko. Ez ohiko bilkura laburrean, Udalak Jaioneren Txokoa ofizial bihurtu dute, eta ondoren, lore eskaintza egin da. Egungo alkate Maitane Larraurik eta Murelagaren agintaldian Euskal Herritarrok-eko taldekide izandako Andoni Seijok hartu dute berba. «Oraingo aro politiko barriaren norabidea Jaionek berak amesten zuen», gogoratu dute. Udaletxeko ekitalditxoa amaituta, Jaioneren Txokoan, ohorezko aurreskua eta bertsoa eskaini diote duela bost urte hildako alkate ohiari.