Dezibelak igota sartuko dira jaietan
ondarru11Gaur gaueko kontzertuak emongo die hasiera San Martin jaiei; datorren martitzenera arte, herriko jaietaz gozatzea eta haiek aurrera ateratzeko beharra egitea ederki konbinatzen dakitela erakutsiko dute herritarrek
Atzean gelditu dira bolanderek eta salbeak jaiei hasiera emoten zieteneko urteak. San Martin Egunak bereziena izaten jarraitzen duen arren, haren aurretik asteburu bero eta luzea daukate amorotarrek.
Bafleetatik musika topera dutela murgilduko dira festetan. Bi puntako talde, puntako herri batentzat. Eta ez bakarrik herria mendian gora gelditzen delako, musika ikuskizunak antolatzerakoan esfortzu handia egiten dutelako be bai.
Amorotoko kontzertuek inguruko herrietako jende ugari hurbilarazten dute. Eta haiek laguntzen diete, hain zuzen be, jaiari bere horretan eusten. «Udalak eta herriko enpresek laguntzen dute, baina herritarren beharra da bost egunetako jaia aurrera eroatea posible egiten dutenak», azaldu dute jai batzordetik.
Zentzu horretan, San Martinak ez dira herriko beste jaietatik ezberdintzen: amorotarrek jaia eta beharra elkarlotzeko formula berezia dute. Beharrari inork ez dio uko egiten; alderantziz. «Bakoitzak zer egin behar duen galdezka hasita daude. Heritarren parte hartzea ezinbestekoa da. Adin guztietako jendea prest egoten da, eta hori gauza handia da».
Autobusak bertaraino
Barikuan eta zapatuanLekeitiotik zein Markina-Xemeindik autobusak egongo dira. Astelehenean Lekeitioko zerbitzua mantenduko dute.
Autobusak gauez ibiliko dira eta joan zein etortzeko ordutegiak jaietako karteletan kontsulta daitezke.
SAN MARTIN JAIETAKO EGITARAUA
Uztailak 1
22:30ak. Kontzertua: Gatibu eta Esne Beltza, frontoian.
02:00ak. Erromeria plazan, Triki eta Ke taldeagaz.
Uztailak 2
17:30ak. Iparraldeko jokoen erakustaldia.
18:00ak. Briska txapelketa.
19:00ak. Tortilla txapelketa, plazan.
22:30ak. Kontzertuak plazan: Zain, Vendetta eta Trikizio.
Uztailak 3
12:00ak. Meza nagusia.
Ostean. Txikiteoa Nerea eta Josu trikitilariekin.
18:00ak. Bertso jaialdia frontoian: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Jon Maia, Julio Soto eta Unai Iturriaga.
20:30ak. Boladerak eta salbea.
21:30ak. Erromeria, plazan Kupela taldeagaz.
Uztailak 4, San Martin
12:00ak. Meza nagusia.
Ostean. Euskal dantzak ikastaroan parte hartu duten herritarren eskutik.
18:00ak. Mozorro lehiaketa.
Ostean. Bertso-triki-poteoa: Xabier Enbeita, Potxis eta Toko.
23:00ak. Ze Esatek eta Lisker, plazan.
Uztailak 5, Bigarren San Martin
12:00ak. Hilen aldeko meza.
12:30ak. Umeen esku pilota partidak, frontoian.
14:00ak. Hirugarren adinekoen bazkaria, kultur etxean.
18:00ak. Kiki, Koko eta Moko.
Ostean. Txokolatada.
20:00ak. Eneritz eta Naia trikitilariak, plazan.
Ostean. Bi laguntzako hiru afariren zozketa.