Mari Karmen Olabek irabazi du balkoi onenaren saria
Mari Karmen Olaberen balkoia aukeratu dute aurten herriko balkorik dotoreena. Joan den zapatu goizean banatu zituen Ekozainek Balkoien lehiaketako sariak, eta Olabek beti ondo zainduta edukitzen duela azpimarratu zuten. «Surfinia, geranio, petunia, huntz eta klibiekin apaintzen du», zehaztu zuten. Mari Karmen Olaberenaz gainera, balkoien beste sari bi eta aurrealde onenarena emon zuen ekologia taldeak. Karmengo plazan bizi den Rosita Gezuragak eroan zuen balkoien bigarren saria eta hirugarrena Okerra 5eko Rosa Fernandezentzat izan zen. «Zipresak, aspiristrak eta geranio gorriak ditu Gezuragak eta landara berde, zainzuri-landare eta zuhaizka berdeak Fernandezek», azaldu zuten. Aurtengo aurrealde dotoreena, bestalde, Amillategi Etxearena dela erabaki du epaimahaiak. Abesuan dagoen Lurdes Eizagirreren etxearen balkoi eta leihoak, zipres, zainzuri-landare, baltsamina eta ijito-landaraz apainduta daude. «Fina eta dotorea da eta urte osoan egoten da ondo zainduta», azaldu zuten. Orokorrean, azken urteetan hobekuntza nabaritu dute Ekozaingoek balkoietan. Gero eta gehiago apaintzen direla ikusi dute, eta landara loradunak berdeekin nahasten direla. Apaingarri asko erabiltzen ez diren arren, ohartu dira, txarrak be gero eta gutxiago direla. «Bonbonak esate baterako ia desagertu egin dira», aitatu dute. Auzo barrietan be, azken urteetan, landarak gehitzen joan direla ikusi dute. Basorik onena Balkoien apainketa aintzat hartzeagaz gainera, basorik zainduena be saritu du ekologia taldeak. «Dibertsitateko basoa izatea [...]
Mari Karmen Olaberen balkoia aukeratu dute aurten herriko balkorik dotoreena. Joan den zapatu goizean banatu zituen Ekozainek Balkoien lehiaketako sariak, eta Olabek beti ondo zainduta edukitzen duela azpimarratu zuten. «Surfinia, geranio, petunia, huntz eta klibiekin apaintzen du», zehaztu zuten.
Mari Karmen Olaberenaz gainera, balkoien beste sari bi eta aurrealde onenarena emon zuen ekologia taldeak. Karmengo plazan bizi den Rosita Gezuragak eroan zuen balkoien bigarren saria eta hirugarrena Okerra 5eko Rosa Fernandezentzat izan zen. «Zipresak, aspiristrak eta geranio gorriak ditu Gezuragak eta landara berde, zainzuri-landare eta zuhaizka berdeak Fernandezek», azaldu zuten.
Aurtengo aurrealde dotoreena, bestalde, Amillategi Etxearena dela erabaki du epaimahaiak. Abesuan dagoen Lurdes Eizagirreren etxearen balkoi eta leihoak, zipres, zainzuri-landare, baltsamina eta ijito-landaraz apainduta daude. «Fina eta dotorea da eta urte osoan egoten da ondo zainduta», azaldu zuten.
Orokorrean, azken urteetan hobekuntza nabaritu dute Ekozaingoek balkoietan. Gero eta gehiago apaintzen direla ikusi dute, eta landara loradunak berdeekin nahasten direla. Apaingarri asko erabiltzen ez diren arren, ohartu dira, txarrak be gero eta gutxiago direla. «Bonbonak esate baterako ia desagertu egin dira», aitatu dute.
Auzo barrietan be, azken urteetan, landarak gehitzen joan direla ikusi dute.
Basorik onena
Balkoien apainketa aintzat hartzeagaz gainera, basorik zainduena be saritu du ekologia taldeak. «Dibertsitateko basoa izatea eduki dugu kontuan; oreka horrek basoen mantentzean garrantzia duelako», azaldu zuten. Horrela, Luis Manuel Muniozgurenen Larrus baserriko basoa saritu dute duen arbola dibertsitate eta mantentze lana aitortuz.