2012an Europako araudia zorrotz bete behar dela argudiatuta, Osasun Sailak Erralde ixteko epea abenduaren 30ean jarri du. Osasun arloko arazorik ez da inoiz egon; hiltegia antolatzeko era da ixtearen arrazoia.
Mutriku-Sasiola saihesbidearen aldeko konpromisoari lotuta jarraituko duela berretsi nahi izan du Mutrikuko Udalak. Horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egitasmo hori aurrera atera dadin urratsak emango direla adierazi du. “Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak Departamentuko Azpiegituretako zuzendariarekin izandako harremanetan Udal honi jakinarazi zitzaion 2012 urtean, arrazoi ekonomikoak direla eta, ez zela hasiko Mutriku-Sasiola saiehsbidea, Gipuzkoako beste hainbat errepide proiektu bezala, baina astia izango zela aurrera begirako urratsei buruz hitz egiteko”. Hartu-eman horietan “ez zen ingurumenaren gaineko inolako arrazoirik eman, besteak beste, dagoeneko egina delako ingurumenaren gaineko azterketa”. Azken egunetako albisteen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aipatutako departamentuarekin harremanetan jarri da Mutrikuko Udala, eta Aldundiko ordezkariek adierazi dute Mutrikuko Udalarekin izandako elkarrizketari eusten diotela, eta etorkizunean izango dutela proiektu horri buruz hitz egiteko astia. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, Sasiolako egitasmoaren gainean daukan planteamendua zein den argi utzi nahi izan du ohar baten bitartez. Azaldu duenez, Bildu Gipuzkoako Foru Aldundira iritsi bezain laster ohartu zen erakundearen egoera ekonomikoa uste baino askoz larriagoa zela eta, horrez gain, aurreko agintariek ehunka milioiko gastua zekarten proiektuak hitzeman zituztela. “Zehazki bide azpiegituren kasuan ikusi genuen hamarnaka proiektu hitz eman zituztela, eta proiektu horien kostua 700 milioi euro baino gehiagokoa zela”. Foru Aldundiaren iritziz, [...]
4. urtemuga ospakizunetan murgilduko da bihar, egun osoko jaialdian, Portuko Ranpi elkarte soziokulturala. 11:30etik aurrera, gazte zein helduentzako ekimenak egongo dira skatearen bueltan. Danak daude gonbidaduta, “ondo pasatzera”. Bideo f...
Txerrikia izango dira abenduaren 2ko bertso txerribodako menuaren oinarria, eta Sarriegi eta Peñagarikanoren bertsoak postrea
Jai Batzordearen baitan herri ospakizuna antolatu dute Ziortza-Bolibarren; mendi martxa eta rock gaua antolatu dituzteMarkina-Xemeindik bereizi eta barriro be herri izatea lortu zuten eguna ospatzeko
36ko gerrako irudi esanguratsuenen artean dagoen Berriatuko irudi bat enkantean jarriko dute, bihar, Bartzelonan
245 botogaz Amaiur izan da Etxebarrian bozka gehien izan dituen partidua. Hauek izan dira emaitzak: Amaiur 245 boto %50,72 EAJ 218 boto %45,13 PSE-EE 10 boto %2,07 P...
Nagusietan, Ormaetxea eta Garalde. Gazteetan, Goitia eta Andonegi. Horiek dira aurtengo Desanexio Txapelketa eta Luis Bilbao Memoriala irabazi dutenak. Finalak joan den domekan jokatu ziren, eta aspaldiko jende gehien batzea lortu zuten. Bertaratu zirenek partida ederrak ikusteko aukera eduki zuten: «tentsio handikoak, gogorrak eta emozioz betetakoak». Gazte mailako partida izan zen bete-betean emondako definizioan sartzen dena. Goitia eta Andonegik eta Sergio eta Antonek egin zuten salto kantxara. Oso parekatua izan zen, eta hasieratik amaierara arte oso gogorra. Azken tantoetan behin eta barriro berdinketa zegoen markagailua. «Zortearen partida izan zela esan daiteke», dio herriko zesta eskolako arduradun Roberto Lekuek. «Batek zein besteak irabaz zezakeen. Azken tantoan aurrelariaren huts batek garaipena emon zien Goitia eta Andonegiri, baina bi bikoteek jokatu zuten txapela janzteko moduan». Azkenean, 30-29 bukatu zuten. Nagusien partidan gorabehera handiak izan ziren. Gazteetan bezala, 30-29 bukatu zuten, baina partida oso bestelakoa izan zen, eta ezusteko amaiera izan zuen. Antxon eta Kirru izan ziren partidaren zuzendaritza hartu zutenak. Markagailuan aurretik joan ziren partida osoan, eta beti bost tantoren aldeagaz jokatu zuten. Partida amaieran, ostera, goitik behera aldatu zen. Markagailuak 28-22 jaso zuenean emon zen aldaketa. Hortik aurrera, Antxon eta Kirruk tanto bakarra egiten asmatu zuten, eta txapelak nola ihes egiten zien [...]
Etorkizuneko Ondarroa irudikatzen saiatuko da Udala datozen hilabeteetan. 10.257.500 euroko aurrekontua aurkeztuta, eta hirigintzako inbertsioen kitapena egiten dagoenean, obra txikiei lehentasuna emongo zaiela argi daukate udal ordezkariek. Auzobatzar...
Euskal Zine Bilerak astelehenetik zapatura eskainiko dituen lanak aurkeztu zituzten atzo, kultur etxeko Azkue aretoan, bileraren sortzaile eta zuzendari Benito Ansolak, Udaleko kultur zinegotzi Kepa Arruzak, eta kultur koordinatzaile Maite Garamendik. Egitarau ona lortu dutela azpimarratu zuten. Danetara euskaraz egindako 33 filme ikusi ahalko dira, 19:30etan hasita, Ikusgarri zineman. Bilera, Lehieketaz kanpo aurkeztutako lanen emanaldiagaz hasiko da, eta I. Benito Ansola Beketan saritutako lanekin amaitu. Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, azken egunerako utzi dute bai eta be, Alberto Santanak egindako The American Immigration Of Lucy Garatea, Ameriketara emigratu zuen emakume lekeitiar baten gaineko dokumentala, eta Aitzol Aramaiori egingo dioten omenaldia be itxiera ekitaldiagaz batera ailegatuko da. Halan, Ondarroako zinegilearen Terminal filma eskainiko dute, eta Aramaioren lagun den Kirmen Uribe idazlea bertan egongo dela aurreratu dute. Laguntzen murrizketa 34. bileraren berezitasuna, aurten, profesionalen lanak amateurrenak baino gehiago izan direla izan da. Eta, orokorrean, guztien maila nahiko ona dela adierazi dute antolatzaileek. «Amateurrak profesionalen herramintak hartu dituzte eta maila teknikoan bata eta bestearen arteko desberdintasunik ez dago. Beste maila batzutan nabari da profesionaltasuna: eskuan, kamara zelan mugitzen duten eta narrazioan. Esperientzia igarten da», azaldu du Kepa Arruzak. Parte hartzea eta maila mantentzen duten arren, krisiak be eragina izan du Euskal Zine Bileran. 60.000 [...]
Bizkaiko Aldundiak finantziatuko du obra eta Mendexako Udalak egingo ditu beharrak; zubiaren parean gelditzen den bidegurutzean ikuspena hobetzea da helburua
Herriko zaindariaren eguna ospatuko dute gizaburutarrek asteburuan; bazkarirako izena emoteko azken eguna gaur da
Txikienak bihurtu dira Aulestiko frontoiaren jaun eta jabe, egunaren jaun eta jabe eta euren aisialdiaren jaun eta jabe bost udalerrik osatzen duten Lea Ibarreko Amankomunazgoak eurentzat prestatutako egun berezian
Erabakitzeko unea iritsi zaie Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrei. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako beste herritarrek legez botoa emateko tenorea dute gaur bertokoek be. Hamabost eguneko kanpainaren eta atzoko gogoeta egunaren ostean, Esp...
Azaroaren 23ean, 16:30ean, Debegesako egoitzan, Praktika onen programa-ren aurkezpena egingo dute Basquetour eta Euskaliteko ordezkariek, establezimendu turistikoen antolakuntza eta barne kudeaketa hobetzea helburu dela. Informazio gehiagorako edo jard...