Zinegotziek batzorde eta osoko bilkuretara joateagatik jasotzen duten esleipena bertaratzearen arabera jasotzea proposatu zuen azken bilkuran Bilduk. Orain arte, parte hartu ala ez, guztien artean zatitu eta denek kobratzen zuten dieta. Aurkeztu barri den proposamenaren arabera, batzordera doan zinegotziak 40 euro jasoko ditu, eta batzordeburuak 48 euro. Egingo dituzten batzorde eta osoko bilkura guztiak aurreikusita, %38,46ko beherapena suposatzen du. Horrela, 23.740 euroko kopurua gastatuko lukete, beti be, estimatutako saio guztiak egingo balira eta partaide guztiak agertuko balira saio bakoitzera. Bestalde, liberatuta daudenek dieta horrek ez kobratzea proposatu dute. Beraz, 2012ko aurrekontuan 24.000 euroko partida izango litzateke asistentziari dagokiona. Zenbateko hori ateratzeko iazko aurrekontuetan zegoen partida hartu dute abiapuntutzat, 39.000 euro, eta urtean zenbat bilkura eta batzorde egingo diren estimatu dituzte: hamabi osoko bilkura eta sei ezohikoak, eta hamabi saio batzorde bakoitzeko (hirigintzan, 24). «Estimazio guztiak goitik eginda daude, eta posible da gutxiago izatea», argitu dute. Gero, batzorde bakoitzean kobratzeko aukera duten partaideak kalkulatu dituzte eta, azkenik, partaideko eta saioko geratzen den kantitateari batzordeburuentzat %20 gehiago izatea proposatu dute. «Proposamenaren helburua gastuak murriztea eta parte hartzea bultzatzea da», azaldu dute. Bilduk egindako proposamena mahaian geratu zen azken osoko bilkuran, EAJk agertutako zalantzen ondorioz. Proposamena, beraz, Ogasun Mahaian adostu eta barriro osoko [...]
Bidaurretako eremuan familia bakarreko 47 etxeen urbanizazio proiektuaren beharrak egiteko baimena eman du Markina-Xemeingo Udalak. Urtebeteko epea egongo da proiektua egiten hasteko, eta horrek lur jabeei eragingo dien kostu handiak proiektua eginezina bihurtuko duela uste du Udalak. «Baietza eman dugu, etxebizitzak ez egiteko dagoen aukera bakarra hori delako», argitu dute. Udal agintearen ardura hartu zuenetik, Bidaurretako txaleten gaia sakon aztertzeari ekin zion Bilduk. Ez dute proiektua begi onez ikusten, «hirigunetik kanpo dagoelako, jasangarria ez delako, gehien bat ahalmen ekonomiko handiko herritarrei zuzendua dagoelako eta eredu hori onartezina delako». Gainera, azaldu dutenez, gaur egungo legeditik kanpo daude mota horretako egitasmoak. Hiru aukera Proiektuaren aurrean hiru aukera zituztela adierazi du Bilduko Udal Taldeak: proiektuari ezetz esatea, orain arte bezala egonean uztea edo baietza ematea. «Ezezkoa eman izan bagenu, Konpentsazio Batzak –Bidaurreta eremuko lur jabeek txaleten eraikuntzarako eratutako batza– bere eskubideak dituenez, Udalak erantzun ezin dituen indemnizazio handiak ordaindu beharko lirateke, eta herria luzaroan zorpetuta egongo litzateke», zehaztu dute. Bigarren aukera orain arte legez proiektua egonean uztea zen. «Ondorioz, zabaltzen ez den epea ezin da inoiz zarratu, eta txaletak egiteko eskubidea betirako izango dute, egoera edo momentu egokiagoen zain. Horregatik erabaki da gai hau behin betiko zarratzea», azaldu dute. Azkenik, Udalak hartutako bidea [...]
Etxebarrin Argazkiak Ateratzen lehiaketa antolatu du kultur batzordeak Gabonetarako. Etxebarria gai hartuta, 6 urtetik gorakoentzako argazki lehiaketa izango da. Kamerak udaletxean hartu behar dira, abenduaren 23tik aurrera, eta lau gai hauetatik argaz...