Marokoko doinuak eta dantzak, kalean
Markina-Xemeingo Arkupe aurrea Marokoko doinuez bete zen zapatu arratsaldean. Apurka-apurka, hainbat ume eta nagusi batu ziren jaira, eta dantzan eginez eta danborra jota berotu zuten giroa. Adin guztietako jendeak parte hartu zuen Bouhia taldeak emand...
Markina-Xemeingo Arkupe aurrea Marokoko doinuez bete zen zapatu arratsaldean. Apurka-apurka, hainbat ume eta nagusi batu ziren jaira, eta dantzan eginez eta danborra jota berotu zuten giroa. Adin guztietako jendeak parte hartu zuen Bouhia taldeak emandako ikastaroan, batez be umeek, eta Marokoko kulturaren zati bat ezagutzeko parada izan zuten guztiek batera.