Gertaera gaur goizean, 11:55ean, gertatu da. Furgoneta bat Ibaiondoko pasealekuan maniobra egiten zebilen eta emakumeak aparkatuta zeuden autoen artetik irten du pasealekura. Furgonetako gidariak emakumea ez duela ikusi esan du eta atzeranzko maniobra ...
«Bihar goizean batuko dituzte herritarrek bota nahi dituzten traste zaharrak biltzera, hori dela eta, gaur iluntzean atara bota nahi dituzuen gauzak». Hori da Amorotoko Udalak herritarrei egindako azkan deialdiak dioena. Traste zaharrak esatean, etxe...
Elkarregaz Abadiñoko San Blas jaietara joateko aukera. Hori da Olazar Kultur Elkarteak urteari hasiera emoteko gizaburutarrei eskaini diena. Irteera otsailaren 3an egingo dute, baina guztia prestatu ahal izateko antolatzaileek lehenbailehen izena emot...
2011n gertatu zen bezelaxe, Egoitz Murgoitio (Hirumet) izan da Ispasterko helmugan besoak igo dituena. Proba eskuratuta, Euskal Federazioaren egutegia osatzen zuten hamalau probetatik hamairu bereganatu ditu. Inoizko zirkuitio gogorrenari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek Ispasterko ziklo-kros proban. «Batzuk ibilbideari zailtasuna emon behar izaten diote. Gurean ez da horren beharrik izaten, eta, aurten, bereziki gogorra izan da. Txirrindulariak oinez asko egin behar izan dute, bidean egin den lokatz guztia dela eta», azaldu dute proba antolatzen duten Ipargorri Elkarteko kideek. Probari neurria hartuta, lehenengo momentutik aurreko aldean jarri zen Murgoitio, eta bere erritmoa ezarri zion probari. Atzean utzi zituen, esaterako, Eslobakiako selekzioko txirrindulariak eta ispasterren bi aldiz irabazle izandakoa den Labbe frantziarra. Proban aurkari gogorrenak Orbea taldeko Aitor Hernandez eta eta Ruben Ruzafa izan zituen. Hurrenez hurren, bi txirrindulari horiek izan ziren Hirumet taldekoaren atzetik helmugaratu zirenak. Hori gertatuko orduko 2.17 pasatu ziren. Murgoitiok alde handia atera zien guztiei. Halan eta be, Hirumetekoak besteei ateratako aldeari ez zion erreparatu nahi izan, baina bai, berriro be, proba bat irabazi izanari. Murgoitioaren berbetan, Ispasterkoa irabazteak morala emon dio datorren domekan Belgikan jokatuko den Munduko Kopako azkan probarako. Elite mailako probez gain, junior eta kadete mailakoenak be egon ziren, eta guztia Ipargorri Elkarteak antolatu [...]
Herritarrek zeresana edukiko dute herriko zirkulazioaren noranzkoak erabakitzerako orduan. Markina-Xemeingo Udalak, herriko norabideak aztertzeko prozesua hasi du eta herritarrek, herriko zirkulazioaren noranzkoen gaia aztertzeko, aurkeztu dituzten sei...
Mundu ezezaguneko zaldunak, Lander Ibarluzea Atxulua eta Julen Sololuze Pepe izan dira Akerbeltz gaztetxean lehiatu den Amaiurko Bertso Gudako irabazleak. Buruz burukoa, Kakuetako otso gerlarien kontra jokatu zuten: Gorka Ostolaza Potxis eta Lander San...
Maitzaren 27an Trapagaranen ospatuko den Ibilaldiaren abestia aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan Itxaropena Ikastolak. Dagoeneko aukeratu dituzte azken txanpan lehiatuko diren bost taldeak eta Lekeitioko Nabil taldea euren artean dago. Euskal Herri...
Markina-Xemeingo Larruskain auzora bidean dagoen Anaiak enpresak su hartu du 15:30 inguruan. Gertaeraren momentuan enpresa itxita egon da, eta momentuz ez dira sutearen arrazoiak argitu. Berriatuako Cikautxo enpresak dauka alokatuta eraikin hori, eta...
20 udalerrirekin eduki dituzte harremanak, eta batu nahi duten herri gehienetan diru falta da arazo nagusia. 2012ko egitasmoa be onartu dute Zumaian egin berri duten bileran.
1,3 milioi euro inbertituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemeingo uraren kalitatea hobetu eta kopuru egokietan bermatzeko. Horretarako, biltegi barria egingo dute Iparragirren. Gaur egun, 1.500 metro kubikoko ontzi bakarra dago eta ezinezkoa da...
Haurreskolara joaten diren umeen gurasoei diru-laguntza emoteko ordenantza onartu du Etxebarriko Udalak. Familiako kide kopurua eta diru sarrerak edukiko dituzte kontuan laguntza emoteko. Horrela, errenta eta familiako kideak kontuan hartuta, lau tarte...
Auto istripua gertatu da BI 633 errepidean, Urberuaga eta Plazakola artean, Berriatuko noranzkoan. 17:50ean izan da istripua. Renault Megan autoa iraulita geratu da errepidean, Plazakolarako beheranzko malda hasten den bihurgunearen parean. Orain momen...
Tere Lartitegik, Alaitz Azpiazuk eta Iban Ibarluzeak irabazi dituzte Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Gabon zozketako sariak. Lehenengoak 1.000 euro edukiko ditu elkarteko dendetan gastatzeko, bigarrenak 750...
Liher Rodriguez preso politiko lekeitiarra Espainiako Audientzia Nazionalera entregatzeko agindua emon du Frantziako Justiziak. 2005eko maiatzaren 25ean, Madrileko San Blas auzoan, furgoneta-bonba batez, egon zen atentatuaren ustezko egile bezala epait...
Nafarroan, Lizarra inguruan dagoen eta Abaigar deitzen den herri txikitxu baten, Euskal Herri mailako Euskal Udalekuak antolatzen diren etxe baten, 18 lagun batu ziren hiru egunetan alkar ezagutu, gai desberdinen inguruan hausnartu, bakoitzaren irudime...