2011n gertatu zen bezelaxe, Egoitz Murgoitio (Hirumet) izan da Ispasterko helmugan besoak igo dituena. Proba eskuratuta, Euskal Federazioaren egutegia osatzen zuten hamalau probetatik hamairu bereganatu ditu. Inoizko zirkuitio gogorrenari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek Ispasterko ziklo-kros proban. «Batzuk ibilbideari zailtasuna emon behar izaten diote. Gurean ez da horren beharrik izaten, eta, aurten, bereziki gogorra izan da. Txirrindulariak oinez asko egin behar izan dute, bidean egin den lokatz guztia dela eta», azaldu dute proba antolatzen duten Ipargorri Elkarteko kideek. Probari neurria hartuta, lehenengo momentutik aurreko aldean jarri zen Murgoitio, eta bere erritmoa ezarri zion probari. Atzean utzi zituen, esaterako, Eslobakiako selekzioko txirrindulariak eta ispasterren bi aldiz irabazle izandakoa den Labbe frantziarra. Proban aurkari gogorrenak Orbea taldeko Aitor Hernandez eta eta Ruben Ruzafa izan zituen. Hurrenez hurren, bi txirrindulari horiek izan ziren Hirumet taldekoaren atzetik helmugaratu zirenak. Hori gertatuko orduko 2.17 pasatu ziren. Murgoitiok alde handia atera zien guztiei. Halan eta be, Hirumetekoak besteei ateratako aldeari ez zion erreparatu nahi izan, baina bai, berriro be, proba bat irabazi izanari. Murgoitioaren berbetan, Ispasterkoa irabazteak morala emon dio datorren domekan Belgikan jokatuko den Munduko Kopako azkan probarako. Elite mailako probez gain, junior eta kadete mailakoenak be egon ziren, eta guztia Ipargorri Elkarteak antolatu [...]
Herritarrek zeresana edukiko dute herriko zirkulazioaren noranzkoak erabakitzerako orduan. Markina-Xemeingo Udalak, herriko norabideak aztertzeko prozesua hasi du eta herritarrek, herriko zirkulazioaren noranzkoen gaia aztertzeko, aurkeztu dituzten sei...
1,3 milioi euro inbertituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemeingo uraren kalitatea hobetu eta kopuru egokietan bermatzeko. Horretarako, biltegi barria egingo dute Iparragirren. Gaur egun, 1.500 metro kubikoko ontzi bakarra dago eta ezinezkoa da...
Haurreskolara joaten diren umeen gurasoei diru-laguntza emoteko ordenantza onartu du Etxebarriko Udalak. Familiako kide kopurua eta diru sarrerak edukiko dituzte kontuan laguntza emoteko. Horrela, errenta eta familiako kideak kontuan hartuta, lau tarte...