Kalteak salatu dituzte Hormaetxe eta Aldekoa Goikoa baserrietako jabeek
Markina-Xemeingo Hormaetxe eta Aldekoa Goikoa baserrietako jabeek Aulestiko Jaime harrobia salatu dute kalteak eragiteagatik. Orain dela urte eta erdi arrakalak agertzen hasi ziren baserrietan eta horiek handitzen eta gehitzen doaz apurka-apurka. Meabe...
Markina-Xemeingo Hormaetxe eta Aldekoa Goikoa baserrietako jabeek Aulestiko Jaime harrobia salatu dute kalteak eragiteagatik. Orain dela urte eta erdi arrakalak agertzen hasi ziren baserrietan eta horiek handitzen eta gehitzen doaz apurka-apurka.
Meabe auzoko Hormaetxe eta Aldekoa Goikoa baserrietatik hurre Jaime harrobia dago. Lehen Ingemar zena, saldu egin zuten eta jabe barriek ustiapena handitu eta produkzioa aldatu dute, eta horren eragina nabaritu dute baserriek. Hala nola, harriak apurtzeko egiten dituzten leherketen bibrazioen ondorioz, baserrietako hormak arrakalatzen dabiltza bai barrutik eta baita kanpotik be.
Bestalde, ustiapenaren handitzeak baserri albotik pasatzen den bideko zirkulazioaren gehitzea ekarri du.