Lekeitioko Udaleko batzorde gehienak hilero batzartzen direla kontuan hartuta, eta parte hartze handia dutela ikusita, osoko bilkurak bi hiletik behin egitea proposatu du Bilduko udal taldeak. «Eduki aldetik pisutsuagoak izango dira horrela, eta jende...
Zuhaitzek duten garrantziaz kontzientzia sortzeko asmoz, hiru ekimen antolatu ditu aurten, Ekozain ekologia taldeak, Zuhaitz Eguna ospatzeko. Euskal basogintzaren gaineko hitzaldia egongo da barikuan 19:30ean Uhagonen; Guaranis el pueblo de la selva et...
Herritarrei laguntza eskatuta 150 liburu batzea lortu dute. Irakurtzeko ez ezik, beharrak egin, ikasi eta informazio eskuratzeko gunea sortzea da udalaren nahia. Horretarako liburuak ez ezik interneterako konexioa duen ordenagailua be jarriko dute herr...
Orlandoko Jai Alaiko denboraldi erregularra 2012ko pilotari onene sari banaketagaz bukatu da. Binakakoan Santi Olabe bolibartarri emon diote aurrelari onenaren saria (Doubles Frontcourt Champion). Saria emoteko denboraldi guztietako funtzioetako 12. ki...
Mutrikuko Udalak aurten eskuartean erabiliko dituen gaiak alorrez alor aurkeztu ditu herritarren aurrean. Planak joan den asteko eguaztenean eta eguenean egindako bileretan jakitera eman zituen eta herritarrek euren iritzia eman eta ekarpenak egiteko a...
Eusko Jaurlaritzak plazaratzen duen Karmele Altzueta Hezkuntza Berriztapen lehiaketan proiektu onenaren saria lortu du Lekeitioko Eskola Publikoak. Ikas komunitate modura ezagutzen den Hezkuntza Proiektu Integrala lantzen dabil eskola orain dela hamabi...
Martxoaren 4an 75 urte beteko dira Matxitxakoko guda gertatu zenetik. Hori dela eta, martxoaren 5ean, astelehena, guda hura bizi izan zutenek eta haien senideek urteurrena ospatzeko ekimena egingo dute Mutrikun. Hitzordua portuan jarri dute, bentalekua...
Saint Lary (Frantzia, Pirineo garaiak) izan da Aulestiko Udalak eski irteerarako aukeratu duen estazioa. Herritar guztiei zabaldu die irteeran parte hartzeko deia. Eski irteera joan nahi duten guztiek, aurrez, izena emon beharko dute Horretarako, edota...
Bertoko arbolak sartzera animatu nahian, arbola landarak banatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak interesa duten herritarren artean. Landare horietako bat edo batzuk hartu nahi lituzketen herritarrek barikura arte edukiko dute aukera eskaria egiteko. Eska...
Atzo, 11:30ean, emakume bat “bere buruaz beste egiten” saiatu dela jakin eragin du gaur Ertzaintzak. Emakumeak Calatravaren zubitik salto egin zuen eta Ertzaintzaren esanetan, udaltzainek atera zuten uretatik. Hitzak ostera, emakumea uretat...
38 ume eta nagusik parte hartu dute Artibai Mendigoizale Taldeak antolatutako gaztetxoen urteko lehenengo irteeran. Iluntzar mendi tontorrera gogotsu igo ziren, baina bertan, lainoa zegoenez, ezin izan zuten ikuspegiagaz gozatu. Hurrengo irteera mart...
Lekeitioko udal taldeak plan guztia aztertzeko asmoa agertu du, hasieratik hasita, «txarto dagoena aldatu eta ondo daudenak mantentzeko asmoz». Gainera, herritarren iritzi eta ekarpenak planean sartzeko beharrezko pausuak emongo dituztela jakitera em...
Emakumearen Nazioarteko Egunaren ekimenen baitan, Markinan hazitako lehen euskal andre idazlea ezagutzeko aukera egongo da eguenean, Yolanda Arrieta idazlearen eskutik. Ez da ohiko hitzaldia izango; Bizenta Mogel (1782-18549): Andre argi baten ikurrak...
Igor Romerok ez du nahi bezala aritzerik lortu Andaluziako biran. Mutrikuko txirrindulari gaztea ilusio handiarekin joan zen, baina, alergia arazoengatik, ezin izan du ehuneko ehuna eman. Lehen etapan gustura aritu zen Mutrikukoa, baina hortik aurrerak...
Nahi eta nahi ez, Berriatuko puntistak izango dira Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako irabazleak nagusien mailan. Finala ez da datorren zapatura arte jokatuko, baina aurrez aurre egongo diren bi bikoteak Berriatukoak izanda, ezin da bestela izan. Partida Durangoko Ezkurdin jokatuko da, 16:00etan. Finalak final, iaz nagusien mailan jokatzerik izan ez zuen taldeak eroango du txapela. Aurten lau bikote eduki dituzte, gainera, maila horretan. Finalera Berriatua B eta C heldu dira. Berriatua B izenpean jokatu dituzte Antxonek eta Garaldek finalera artekoak. Jokatutako partida denak irabazita heldu dira azkan norgehiagokara. Aukariak Berriatua C izenagaz aritu dira. Alberrok eta Ubillak osatzen dute bikote hori, eta partida bakar bat galdu dute aurrez. «Finalerdietan Berriatuko lau bikoteak egon dira. Mutilek egindako beharragaz gustura gaude», dio Berriatuko eskolako buru Roberto Lekuek. «Irabazleari izena jartzea falta da orain». Partida gogorra aurreikusten du Lekuek. «Euren artean ezagutzen dira. Partida tanto askokoa izango delakoan nago. Erraza, behintzat, ez da izango». Beste bi txapel Kluben arteko lehian Berriatuko pelotariek hiru mailatan sartu dituzte bikoteak finalean. Nagusietan ez ezik, ohorezko eta gazte mailetan be izango dira. Ohorezko mailan, iaz be Berriatuak jantzi zuen txapela. Orduan Lekue-Bilbao izan zen maila horretarako aukeratutako bikotea. Aurten, ostera, Lekue-Aimar kantxaratuko dira, titulua berrizteko asmoagaz. «Urduritasunak [...]