Aulestiko Udalak eski irteera antolatu du herritar guztientzat
Saint Lary (Frantzia, Pirineo garaiak) izan da Aulestiko Udalak eski irteerarako aukeratu duen estazioa. Herritar guztiei zabaldu die irteeran parte hartzeko deia. Eski irteera joan nahi duten guztiek, aurrez, izena emon beharko dute Horretarako, edota...
Saint Lary (Frantzia, Pirineo garaiak) izan da Aulestiko Udalak eski irteerarako aukeratu duen estazioa. Herritar guztiei zabaldu die irteeran parte hartzeko deia.
Eski irteera joan nahi duten guztiek, aurrez, izena emon beharko dute Horretarako, edota zalantzak argitzeko, ondoko zenbakira deitu beharko dute: 688 655 812. «Bidaiari buruzko bilera informatiboa egingo dugu hilaren 4an, 19:00etan, udaletxeko musika aretoan. Baina aurretik izena emotea garrantzitsua da», azaldu dute antolatzaileek.
Bidaiari buruzko datuak
Udalak antolatutako eski irteeraren inguruko zenbait datu zabaldu ditu; esaterako, prezioa: 18 urtetik beherakoentzat 132 euro eta nagusientzat, 152 euro. «Hilaren 5a orduko BBKren ondoko kontu korrontean sartu behar da dirua: 2095 0135 50 9111792617».
Jarritako prezioan ondokoa sartzen da: bi egunetako loa, afaria eta gosaria; izarak; asegurua, eskiatzeko materiala; egunean bi ordutarako monitorea (mailen araberako taldetan banatuta) eta autobusa. «Jende asko etorriko balitz autobusaren prezioa gutxitu egingo da; printzipioz, 26 euro kalkulatu ditugu».
Irteera martxoaren 10ean izango da. «Lau ordu eta erdiko bidaia da, eta aterpetxea herrian bertan dago, funikularretik kilometro batetara».