Zuhaitz landarak banatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak
Bertoko arbolak sartzera animatu nahian, arbola landarak banatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak interesa duten herritarren artean. Landare horietako bat edo batzuk hartu nahi lituzketen herritarrek barikura arte edukiko dute aukera eskaria egiteko. Eska...
Bertoko arbolak sartzera animatu nahian, arbola landarak banatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak interesa duten herritarren artean. Landare horietako bat edo batzuk hartu nahi lituzketen herritarrek barikura arte edukiko dute aukera eskaria egiteko. Eskaria udaletxean egin behar da, bulego orduetan, 09:00etatik 13:00etara. Haritzak, pagoak, urkiak, haritz amerikarrak, astigarrak, lizarrak eta gerizondoak banatuko dituzte.