Matxitxakoko gudaren urteurrena ospatuko dute herrian
Martxoaren 4an 75 urte beteko dira Matxitxakoko guda gertatu zenetik. Hori dela eta, martxoaren 5ean, astelehena, guda hura bizi izan zutenek eta haien senideek urteurrena ospatzeko ekimena egingo dute Mutrikun. Hitzordua portuan jarri dute, bentalekua...
Martxoaren 4an 75 urte beteko dira Matxitxakoko guda gertatu zenetik. Hori dela eta, martxoaren 5ean, astelehena, guda hura bizi izan zutenek eta haien senideek urteurrena ospatzeko ekimena egingo dute Mutrikun.
Hitzordua portuan jarri dute, bentalekuan, 17:00etan. “Loreak uretara botako ditugu, besteak beste”.
Izan ere, 1937an guda gertatu zenetik hona urte asko pasatu badira ere, herritarrek bizitakoa ez dute ahazten eta oroimenak bizirik irauteko eta ondorengoei helarazteko urteurrena ospatzea “beharrezkoa” ikusten dute. “Hura bizi zutenak oso ondo gogoratzen dira bizitakoaz; are gehiago data hurbiltzen denean”.
Antolatzaileek herritarrei ekimenean parte hartzeko deia luzatu diote.