Alergia arazoengatik, Romerok ezin izan du nahi bezala aritu
Igor Romerok ez du nahi bezala aritzerik lortu Andaluziako biran. Mutrikuko txirrindulari gaztea ilusio handiarekin joan zen, baina, alergia arazoengatik, ezin izan du ehuneko ehuna eman. Lehen etapan gustura aritu zen Mutrikukoa, baina hortik aurrerak...
Igor Romerok ez du nahi bezala aritzerik lortu Andaluziako biran. Mutrikuko txirrindulari gaztea ilusio handiarekin joan zen, baina, alergia arazoengatik, ezin izan du ehuneko ehuna eman.
Lehen etapan gustura aritu zen Mutrikukoa, baina hortik aurrerakoak trabestu egin zitzaizkion, eta «sentsazio txarrak» edukitzen hasi zen. «Azkenean topatu genuen nire egoeraren arrazoia; alergia kontuak izan dira».
Andaluziatik bueltan, eguaztenera arte herrian egongo da. Gero Belgikara eta Holandara doa, bost lasterketetan parte hartzera.