Orkatz Beitiak zazpigarren postua eskuratu du asteburuan jokatu den Espainiako Atletismo Txapelketan. 60 metro estaliak betetzeko 7.04 behar izan ditu Ondarruko atletak. Espainiako Txapelketara joan orduko, Beitiak domina bat lortzea zuen buruan. Orain...
Taro, Chim eta Capak ataratako argazkiekin osatu dute erakusketa. Ekainera arte egongo da zabalik, Bilboko Arte Ederren museoan. Maleta mexikarra deitutakoan agertutako irudiak dira oinarria. Maleta mexikarrean, galdutzat jotzen ziren hiru negatibo k...
Otsailaren 22an eta 23an Udalak 2012. urteko planak jakitera eman zituen Zabiel kultur etxean egindako batzarretan. Udalak hainbat plan dituela esan zuen. Hona hemen jorratu ziren alorrak: gobernazioa, hirigintza, jendartea, kultura, euskara, kirola, i...
Igor Romerok ez du nahi bezala aritzerik lortu Andaluziako biran. Mutrikuko txirrindulari gaztea ilusio handiarekin joan zen, baina, alergia arazoengatik, ezin izan du ehuneko ehuna eman. Lehen etapan gustura aritu zen Mutrikukoa, baina hortik aurrerak...
Nahi eta nahi ez, Berriatuko puntistak izango dira Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako irabazleak nagusien mailan. Finala ez da datorren zapatura arte jokatuko, baina aurrez aurre egongo diren bi bikoteak Berriatukoak izanda, ezin da bestela izan. Partida Durangoko Ezkurdin jokatuko da, 16:00etan. Finalak final, iaz nagusien mailan jokatzerik izan ez zuen taldeak eroango du txapela. Aurten lau bikote eduki dituzte, gainera, maila horretan. Finalera Berriatua B eta C heldu dira. Berriatua B izenpean jokatu dituzte Antxonek eta Garaldek finalera artekoak. Jokatutako partida denak irabazita heldu dira azkan norgehiagokara. Aukariak Berriatua C izenagaz aritu dira. Alberrok eta Ubillak osatzen dute bikote hori, eta partida bakar bat galdu dute aurrez. «Finalerdietan Berriatuko lau bikoteak egon dira. Mutilek egindako beharragaz gustura gaude», dio Berriatuko eskolako buru Roberto Lekuek. «Irabazleari izena jartzea falta da orain». Partida gogorra aurreikusten du Lekuek. «Euren artean ezagutzen dira. Partida tanto askokoa izango delakoan nago. Erraza, behintzat, ez da izango». Beste bi txapel Kluben arteko lehian Berriatuko pelotariek hiru mailatan sartu dituzte bikoteak finalean. Nagusietan ez ezik, ohorezko eta gazte mailetan be izango dira. Ohorezko mailan, iaz be Berriatuak jantzi zuen txapela. Orduan Lekue-Bilbao izan zen maila horretarako aukeratutako bikotea. Aurten, ostera, Lekue-Aimar kantxaratuko dira, titulua berrizteko asmoagaz. «Urduritasunak [...]
Ondarroako EAJ alderdiak udaleko kontu ekonomikoak «hilero» emateko eskaera egin dio Bilduri. Bilduk, eskaeraren aurrean, aurreko legegintzaldietan egondako egoera gogora ekarri eta EAJk esandakoa kritikatu ostean, eskaera onartu zuen. Joan den asteko eguenean osoko bilkura egin zuen Ondarroako Udalak. Horretan eskaera zehatz bat egin zuen EAJ alderdiak: udaleko kontuak hilero eskuartean edukitzea. «Gutxienez hiru hilero eduki beharko genituzke datu ekonomiko horiek», adierazi zuten EAJko ordezkariek osoko bilkuran. «Horrela udalak egiten duen kudeaketaren gainean kontrol egokia eraman ahal dugu; errekurtso publikoak nola erabiltzen dituen jakin ahal dugu». Aurrekariak gogora ekarriz Bilduk eskaera onartu bazuen be, azken urteetan Kudeaketa Batzordeak aurrera eramandako kudeaketa gogora ekarri eta eskaera bera kritikatu zuen. «Ez dakigu zein helburugaz eskatzen dituzuen datu horiek. Izan be, udal aurrekontuen txostena atzera bota zenueten eta gero txosten hori ilegala zela salatu zenuten». Erantzun horretaz gain, eskaera horrek herritarren artean zalantza sortzen duela be esan zion Bilduk EAJri. «Zuen eskaera horrek guk egiten dugun kudeaketa kolokan jartzea lortzen du eta EAJ erakunde ezberdinetan egon denean artistak izan zarete diru publikoa eremu pribatura eramaten». Bide beretik, EAJri «gardentasuna» aipatzerakoan aurreko legealdietan eurek eramandako kudeaketa era gaur egun eskatzen dutenetik hurrun egon dela gaineratu zuen Bilduk. Kritikak eta iritzi kontrajarriak tarteko, azkenean Bilduk [...]
Gaur hasi da BBK sariketa Durangon. Lea-Artibaik Bilboaldearen aurka zeukan kanporaketa, eta bertsolariak saio gogorra izango zela jakinda igo dira oholtzara. Nagusien mailan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrek eta Xabier Iturraspe l...