Berriatuko zestalariek eroango dute kluben arteko txapela nagusien mailan
Nahi eta nahi ez, Berriatuko puntistak izango dira Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako irabazleak nagusien mailan. Finala ez da datorren zapatura arte jokatuko, baina aurrez aurre egongo diren bi bikoteak Berriatukoak izanda, ezin da bestela izan. Partida Durangoko Ezkurdin jokatuko da, 16:00etan. Finalak final, iaz nagusien mailan jokatzerik izan ez zuen taldeak eroango du txapela. Aurten lau bikote eduki dituzte, gainera, maila horretan. Finalera Berriatua B eta C heldu dira. Berriatua B izenpean jokatu dituzte Antxonek eta Garaldek finalera artekoak. Jokatutako partida denak irabazita heldu dira azkan norgehiagokara. Aukariak Berriatua C izenagaz aritu dira. Alberrok eta Ubillak osatzen dute bikote hori, eta partida bakar bat galdu dute aurrez. «Finalerdietan Berriatuko lau bikoteak egon dira. Mutilek egindako beharragaz gustura gaude», dio Berriatuko eskolako buru Roberto Lekuek. «Irabazleari izena jartzea falta da orain». Partida gogorra aurreikusten du Lekuek. «Euren artean ezagutzen dira. Partida tanto askokoa izango delakoan nago. Erraza, behintzat, ez da izango». Beste bi txapel Kluben arteko lehian Berriatuko pelotariek hiru mailatan sartu dituzte bikoteak finalean. Nagusietan ez ezik, ohorezko eta gazte mailetan be izango dira. Ohorezko mailan, iaz be Berriatuak jantzi zuen txapela. Orduan Lekue-Bilbao izan zen maila horretarako aukeratutako bikotea. Aurten, ostera, Lekue-Aimar kantxaratuko dira, titulua berrizteko asmoagaz. «Urduritasunak [...]
Nahi eta nahi ez, Berriatuko puntistak izango dira Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako irabazleak nagusien mailan. Finala ez da datorren zapatura arte jokatuko, baina aurrez aurre egongo diren bi bikoteak Berriatukoak izanda, ezin da bestela izan. Partida Durangoko Ezkurdin jokatuko da, 16:00etan.
Finalak final, iaz nagusien mailan jokatzerik izan ez zuen taldeak eroango du txapela. Aurten lau bikote eduki dituzte, gainera, maila horretan. Finalera Berriatua B eta C heldu dira.
Berriatua B izenpean jokatu dituzte Antxonek eta Garaldek finalera artekoak. Jokatutako partida denak irabazita heldu dira azkan norgehiagokara.
Aukariak Berriatua C izenagaz aritu dira. Alberrok eta Ubillak osatzen dute bikote hori, eta partida bakar bat galdu dute aurrez. «Finalerdietan Berriatuko lau bikoteak egon dira. Mutilek egindako beharragaz gustura gaude», dio Berriatuko eskolako buru Roberto Lekuek. «Irabazleari izena jartzea falta da orain».
Partida gogorra aurreikusten du Lekuek. «Euren artean ezagutzen dira. Partida tanto askokoa izango delakoan nago. Erraza, behintzat, ez da izango».
Beste bi txapel
Kluben arteko lehian Berriatuko pelotariek hiru mailatan sartu dituzte bikoteak finalean. Nagusietan ez ezik, ohorezko eta gazte mailetan be izango dira.
Ohorezko mailan, iaz be Berriatuak jantzi zuen txapela. Orduan Lekue-Bilbao izan zen maila horretarako aukeratutako bikotea. Aurten, ostera, Lekue-Aimar kantxaratuko dira, titulua berrizteko asmoagaz. «Urduritasunak ez badie irabazten, txapeldunak izateko aukera asko dituztelakoan nago», dio Lekuek.
Ohorezko mailan eskualdeko beste bikote bat edukiko dute aurrean: Arbe-Salegi. Markina-Xemeingo puntisten aurkako norgehiagoka gogorra izango dela ziurtatu du Berriatuko eskolako arduradunak. «Orain artekoetan irabazi diete, baina finalak beti final».
Gaztetan, Retolaza-Txomin Gasteizko bikotea gainditzen saiatuko dira. Faboritoak Gasteizkoak izan arren, «gerra» emotera atarako dira berriatuarrak. «Ahal duten guztia egingo dutela badakit, eta partida amaitu arte ez da jakiten zer gertatuko den».