EAJk udaleko datu ekonomikoak «hilero» emateko eskatu dio Bilduri
Ondarroako EAJ alderdiak udaleko kontu ekonomikoak «hilero» emateko eskaera egin dio Bilduri. Bilduk, eskaeraren aurrean, aurreko legegintzaldietan egondako egoera gogora ekarri eta EAJk esandakoa kritikatu ostean, eskaera onartu zuen. Joan den asteko eguenean osoko bilkura egin zuen Ondarroako Udalak. Horretan eskaera zehatz bat egin zuen EAJ alderdiak: udaleko kontuak hilero eskuartean edukitzea. «Gutxienez hiru hilero eduki beharko genituzke datu ekonomiko horiek», adierazi zuten EAJko ordezkariek osoko bilkuran. «Horrela udalak egiten duen kudeaketaren gainean kontrol egokia eraman ahal dugu; errekurtso publikoak nola erabiltzen dituen jakin ahal dugu». Aurrekariak gogora ekarriz Bilduk eskaera onartu bazuen be, azken urteetan Kudeaketa Batzordeak aurrera eramandako kudeaketa gogora ekarri eta eskaera bera kritikatu zuen. «Ez dakigu zein helburugaz eskatzen dituzuen datu horiek. Izan be, udal aurrekontuen txostena atzera bota zenueten eta gero txosten hori ilegala zela salatu zenuten». Erantzun horretaz gain, eskaera horrek herritarren artean zalantza sortzen duela be esan zion Bilduk EAJri. «Zuen eskaera horrek guk egiten dugun kudeaketa kolokan jartzea lortzen du eta EAJ erakunde ezberdinetan egon denean artistak izan zarete diru publikoa eremu pribatura eramaten». Bide beretik, EAJri «gardentasuna» aipatzerakoan aurreko legealdietan eurek eramandako kudeaketa era gaur egun eskatzen dutenetik hurrun egon dela gaineratu zuen Bilduk. Kritikak eta iritzi kontrajarriak tarteko, azkenean Bilduk [...]
Ondarroako EAJ alderdiak udaleko kontu ekonomikoak «hilero» emateko eskaera egin dio Bilduri. Bilduk, eskaeraren aurrean, aurreko legegintzaldietan egondako egoera gogora ekarri eta EAJk esandakoa kritikatu ostean, eskaera onartu zuen.
Joan den asteko eguenean osoko bilkura egin zuen Ondarroako Udalak. Horretan eskaera zehatz bat egin zuen EAJ alderdiak: udaleko kontuak hilero eskuartean edukitzea. «Gutxienez hiru hilero eduki beharko genituzke datu ekonomiko horiek», adierazi zuten EAJko ordezkariek osoko bilkuran. «Horrela udalak egiten duen kudeaketaren gainean kontrol egokia eraman ahal dugu; errekurtso publikoak nola erabiltzen dituen jakin ahal dugu».
Aurrekariak gogora ekarriz
Bilduk eskaera onartu bazuen be, azken urteetan Kudeaketa Batzordeak aurrera eramandako kudeaketa gogora ekarri eta eskaera bera kritikatu zuen. «Ez dakigu zein helburugaz eskatzen dituzuen datu horiek. Izan be, udal aurrekontuen txostena atzera bota zenueten eta gero txosten hori ilegala zela salatu zenuten».
Erantzun horretaz gain, eskaera horrek herritarren artean zalantza sortzen duela be esan zion Bilduk EAJri. «Zuen eskaera horrek guk egiten dugun kudeaketa kolokan jartzea lortzen du eta EAJ erakunde ezberdinetan egon denean artistak izan zarete diru publikoa eremu pribatura eramaten».
Bide beretik, EAJri «gardentasuna» aipatzerakoan aurreko legealdietan eurek eramandako kudeaketa era gaur egun eskatzen dutenetik hurrun egon dela gaineratu zuen Bilduk.
Kritikak eta iritzi kontrajarriak tarteko, azkenean Bilduk EAJren eskaria onartu zuen eta ondorioz udaleko kontu ekonomikoak emateko konpromisoa hartu zuen.