Liburutegiaren proiektua gauzatzen hasita daude Mendexan
Herritarrei laguntza eskatuta 150 liburu batzea lortu dute. Irakurtzeko ez ezik, beharrak egin, ikasi eta informazio eskuratzeko gunea sortzea da udalaren nahia. Horretarako liburuak ez ezik interneterako konexioa duen ordenagailua be jarriko dute herr...
Herritarrei laguntza eskatuta 150 liburu batzea lortu dute. Irakurtzeko ez ezik, beharrak egin, ikasi eta informazio eskuratzeko gunea sortzea da udalaren nahia. Horretarako liburuak ez ezik interneterako konexioa duen ordenagailua be jarriko dute herritarren eskura.
Liburutegia udaletxeko beheko solairuan jarriko dute, lehen ludoteka zegoen gela berean. Erabiltzeko arauak finkatzen ari dira momentuan. “Egitasmoa bere osotasunean martxoko Osoko Bilkurara eroan nahi dugu haren onarpenerako”, aitatu du Jesus Anakabe alkateak. Aurrez inoiz ez da egon Mendexan liburutegirik. “Herritarrek ez ezik inguruko herrietako jendeak be erabiltzeko moduko gune bat izatea nahiko genuke”.