Baserri hondakinen gaikako bilketa egingo da Lea-Artibai eskualdean
Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak, MIBA kooperatiba eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren lankidetzaz Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa burutuko du Lea-Artibain. Proiektu honen bitartez hondakin plastikoak ¬negutegiko plastikoak, eta belar-siloak¬, fitosanitarioak, zoosanitarioak eta artzain elektrikoen pilak bilduko dira. Egitasmoaren helbururik nagusiena baserri inguruko lurrak babestea da, nekazaritza eta abeltzaintza jardunean sortzen diren hondakin plastiko desberdinak modu egokian bildu eta birziklatuz. Hondakin fito eta zoosanitarioen kasuan parte hartu gura duten baserritarrei edukiontzi berezi bat emongo diete. Bertan, hondakinak gorde beharko dituzte bilketa egunean MIBA kooperatibara eroan arte. «Hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioak landareak zein abereak osasuntsu hazteko erabiltzen diren produktuen ontzi hutsak dira: ongarrien, herbiziden, eta fungiziden ontzi hutsak, esaterako. Baita xiringak, parasitoen kontrako txertoen ontzi hutsak ere», zehaztu du Lea Artibai Landa garapenerako Alkarteak. Hondakin hauen bilketak hiru hilabetetik hiru hilabetera egingo dira eta lehenengoa martxoaren 14an eta 15ean egingo da. Bestalde, artzain elektrikoen pilak MIBA Kooperatiban egongo dan eduki ontzi berezian utzi beharko dituzte, urteko edozein egunean. Martxokoaz gain, ekainak 13 eta 17an; irailak 12 eta 13an; eta abenduak 11-12an burutuko dira hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioen bilketa. Beti be, Markina-Xemeingo MIBA kooperatiban jendea hartzeko ordutegian. Negutegi eta belar-siloen bilketa baserritik baserrira burutuko da, eta horretarako, izena emon behar da, apirilean 16tik [...]
Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak, MIBA kooperatiba eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren lankidetzaz Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa burutuko du Lea-Artibain. Proiektu honen bitartez hondakin plastikoak ¬negutegiko plastikoak, eta belar-siloak¬, fitosanitarioak, zoosanitarioak eta artzain elektrikoen pilak bilduko dira. Egitasmoaren helbururik nagusiena baserri inguruko lurrak babestea da, nekazaritza eta abeltzaintza jardunean sortzen diren hondakin plastiko desberdinak modu egokian bildu eta birziklatuz.
Hondakin fito eta zoosanitarioen kasuan parte hartu gura duten baserritarrei edukiontzi berezi bat emongo diete. Bertan, hondakinak gorde beharko dituzte bilketa egunean MIBA kooperatibara eroan arte. «Hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioak landareak zein abereak osasuntsu hazteko erabiltzen diren produktuen ontzi hutsak dira: ongarrien, herbiziden, eta fungiziden ontzi hutsak, esaterako. Baita xiringak, parasitoen kontrako txertoen ontzi hutsak ere», zehaztu du Lea Artibai Landa garapenerako Alkarteak. Hondakin hauen bilketak hiru hilabetetik hiru hilabetera egingo dira eta lehenengoa martxoaren 14an eta 15ean egingo da.
Bestalde, artzain elektrikoen pilak MIBA Kooperatiban egongo dan eduki ontzi berezian utzi beharko dituzte, urteko edozein egunean.
Martxokoaz gain, ekainak 13 eta 17an; irailak 12 eta 13an; eta abenduak 11-12an burutuko dira hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioen bilketa. Beti be, Markina-Xemeingo MIBA kooperatiban jendea hartzeko ordutegian.
Negutegi eta belar-siloen bilketa baserritik baserrira burutuko da, eta horretarako, izena emon behar da, apirilean 16tik 20ra, Lea-Artibai Landa Garapen Alkartearen telefono zenbakira deituta ¬946203611¬ edo leaartibai@leaartibai.org posta elektronikora idatzita. Bilketa eguna apirilaren 25an izango da. Mota honetako bi bilketa egun egongo dira aurten. Hurrengoa urriaren 23an izango da, eta izena emateko epea urriaren 15etik 19ra egin beharko da.