Enpresen ideiak eta lehiakortasuna sarituko dituzte
Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak enpresa-proiektuen lehiaketa antolatu dute, beste urte batez. Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen lehiaketa horrek bi modalitate bereizten ditu: Enpresa Ideiak eta Enpresen Lehiakortasu...
Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak enpresa-proiektuen lehiaketa antolatu dute, beste urte batez. Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen lehiaketa horrek bi modalitate bereizten ditu: Enpresa Ideiak eta Enpresen Lehiakortasuna Hobetzea.Lea-Artibai eskualdean 2010. urtetik hona abiarazitako enpresa berriak edota gaur egun eratzeko bidean daudenak dira enpresa ideien lehiaketan parte hartzeko aukera dutenak. Bi negozio mota sarituko dituzte: zerbitzuetako edo industriako enpresa berritzaileak edota oinarri teknologikoa dutenak; eta merkataritza, turismo eta zerbitzu sektoreko enpresak.Enpresa Ideia onena sarituko dute modalitate bakoitzean eta saria berdina izango da bi kasuetan: 3.000 euroko laguntza ekonomikoa enpresa proiektua abiarazteko eta garatzeko; Lea-Artibai Berrikuntza Guneko haztegian kokatzeko erraztasunak; eta enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza.Enpresa Lehiakortasuna Hobetzeko proiektuen lehiaketa Lea-Artibai eskualdean kokatutako enpresei zuzenduta dago. Bi proiektu sarituko dituzte, enpresa tipologiaren arabera: merkataritza, turismo eta zerbitzuetako enpresetan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak izatea; eta berrikuntza, elkarlana, kalitatea edota iraunkortasun alorrekoak izatea. Saria 3.000 eurokoa izango da lehenengo kasuan, eta 5.000 eurokoa bigarrenean.Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 30ean amaituko da, eta aurkeztutako proiektuen balorazioa egin ondoren, sari banaketa ekitaldia 2012ko maiatzean egingo dute. Webgune bitan lor daiteke informazio gehigarria eta izena emateko orria: www.azarofundazioa.com / www.leartibai. com.