Euskal dantza ikastaroa emongo du Aittitta Txikik
Aittitta Txiki kultur taldeak euskal dantza ikastaroa antolatuko du aurten be. Klaseak bariku iluntzeetan emango dituzte, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenak bi taldetan banatuko dituzte: hasibarriak eta ibilitakoak. Taldeen arabera, bi ordutegi e...
Aittitta Txiki kultur taldeak euskal dantza ikastaroa antolatuko du aurten be. Klaseak bariku iluntzeetan emango dituzte, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenak bi taldetan banatuko dituzte: hasibarriak eta ibilitakoak. Taldeen arabera, bi ordutegi ezberdin egongo dira. Horrela, 19:00etatik 20:30era hasibarriak, gutxi dakitenak edota iazkoa errepasatu nahi dutenak alkartuko dituzte. Ibilitakoak, bestalde, 20:00etatik 21:30era alkartuko dira iazko errepasoa egiteko eta dantza barriak ikasteko. Hiru egun edukiko dituzte parte hartu nahi dutenek izena emoteko: gaur, bihar eta etzi. Horretarako, kultur etxera jo beharko dute.