Lekeitioko Uriarte Jauregikoen triptiko bat, enkantean
Pietatea irudikatzen duen Gotiko garaiko triptiko flamenko bat enkantera atarako dute martxoaren 21ean Bilboko Subastas XXI enkante etxean. Triptikoa Lekeitioko Uriarte Jauregikoena da, Del Valle-ren familiarena, eta belaunaldiz-belaunaldi pasatzen joan da senidetik senidera. Orain, 500 urte dituen obra, enkantean jartzea erabaki du familiak, eta milioi bat euroko hasierako prezioagaz aterako da. Obra, egurraren gainean egindako olio-pintura bat da eta 1480 eta 1490 urteen artean egin zuen El maestro de la leyenda de Santa Lucia bezala ezagutzen zen Brujasko autore anonimo batek. Madrileko Thyssen museoan dago autore berdinaren antzeko lan bat Triptico de la Piedad izenekoa. Enkantean atarako duten triptikoa Nicolas Ibañez de Arteita Lekeitioko armadore garrantzitsuak enkargatu zuen XV. mendearen amaieran, bere kaperan jartzeko. Armadorea bera eta bere emaztea obraren alboko tauletan ageri dira, garaiko ohiturari jarraituz, eta erdiko taulan Pietatea agertzen da Kristoren gorputza altzoan duela. Barruko partean Brujas hiria ikusten da.Koadroa, Ibañez de Arteita armadoarearen familian mantendu da 500 urtetan. Garai batean Lekeitioko Dominiken komentuan egon zen eta beste urte batzuetan Corellako arte sakratuaren museoan, baina beti be familiaren arte kolekzioaren baitan.Lekeitioko familiak salmentan jarriko duen lanak 1,70 metroko altuera eta 2,90 metroko zabalera ditu. Bere baloreari dagokionez, nazioarteko enkantean balio handiagoa izango zuela diote adituek, baina, koadroa [...]
Pietatea irudikatzen duen Gotiko garaiko triptiko flamenko bat enkantera atarako dute martxoaren 21ean Bilboko Subastas XXI enkante etxean. Triptikoa Lekeitioko Uriarte Jauregikoena da, Del Valle-ren familiarena, eta belaunaldiz-belaunaldi pasatzen joan da senidetik senidera. Orain, 500 urte dituen obra, enkantean jartzea erabaki du familiak, eta milioi bat euroko hasierako prezioagaz aterako da. Obra, egurraren gainean egindako olio-pintura bat da eta 1480 eta 1490 urteen artean egin zuen El maestro de la leyenda de Santa Lucia bezala ezagutzen zen Brujasko autore anonimo batek. Madrileko Thyssen museoan dago autore berdinaren antzeko lan bat Triptico de la Piedad izenekoa. Enkantean atarako duten triptikoa Nicolas Ibañez de Arteita Lekeitioko armadore garrantzitsuak enkargatu zuen XV. mendearen amaieran, bere kaperan jartzeko. Armadorea bera eta bere emaztea obraren alboko tauletan ageri dira, garaiko ohiturari jarraituz, eta erdiko taulan Pietatea agertzen da Kristoren gorputza altzoan duela. Barruko partean Brujas hiria ikusten da.Koadroa, Ibañez de Arteita armadoarearen familian mantendu da 500 urtetan. Garai batean Lekeitioko Dominiken komentuan egon zen eta beste urte batzuetan Corellako arte sakratuaren museoan, baina beti be familiaren arte kolekzioaren baitan.Lekeitioko familiak salmentan jarriko duen lanak 1,70 metroko altuera eta 2,90 metroko zabalera ditu. Bere baloreari dagokionez, nazioarteko enkantean balio handiagoa izango zuela diote adituek, baina, koadroa kultur ondare izendatuta dago eta ezin da exportatu, beraz, Espainiako estatuan saldu beherra dago.Obrak duen balioagatik jende askoren eskura ez dago, eta museoren bat edo arte bildumazaleren bat izan liteke eroslea. Lekeitioko Udala be enkantearen jakitun dago, baina prezio horretako obra bat eskuratzea ezinezkoa egiten zaiela jakitera emon dute. Halandabe, aukerak aztertzen dabiltza, beste erakunde batzuekin hartu emonetan jarrita. «Lekeition ez bada, Euskal Herrian geratzea gustatuko litzaiguke, herritarrek obra horregaz gozatzeko aukera izan dezaten», adierazi dute udaleko ordezkariek.