Txakurra edukitzeak dakartzan «betebeharrak» gogorarazi ditu udalak
«Txakurra edukitzea polita da, baina erantzukizuna dakar beragaz. Hori gogorarazteagaz batera, dituzten betebeharrak argi edukitzea lortu nahi izan dugu». Horrebestez azaldu du Aulestiko alkate Mikel Ansotegik txakurren araudia etxez etxe banatzearen zergatia. Udaletxean jasotako kexak izan dira txakurren ugazabei «erantzukizunez jokatzeko» eskatzera eroan dituena. Auzoguneetatik eta Lea ibilbidearen inguruetatik jaso dituzte aitaturiko kexak. «Txakurrak, eta zenbaitetan txakur handiak, topatu ditu jendeak solte, eta inguruan ugazaba barik, gainera. Horrek beldurra sentiarazi dio zenbaiti; segurtasun eza». Hori ekiditeko, indarrean dagoen araudia zabaldu dute. «Txakurrena, baina, ez da Aulestiko arazo bat, eta bidalitako araudia ez da udalak eginiko zerbait, legez ezarrita dagoena da, besterik barik». Udalak txakurra edukitzeagatik legeak dioena betetzea eskatzen die herritarrei. Araudia ez betetzea erabakiz gero, eta «horren ondorioz ezbeharren bat gertatuz gero», udalak neurriak hartuko dituela jakinarazi du. Araudian jasotakoa Txakurren ugazabek bete beharreko araudiak, oinarrian, hiru puntu nagusi ditu. Txakurra identifikatuta edukitzea da lehendabizikoa. Txakurrek mikrotxipa edukitzea derrigorrezkoa da, txakurra norena den jakitea oinarrizkoa da-eta. Gainera, alta emonda egon behar dute, eta eskuz aldatuz gero, horren barri be emon beharra dago. Jendea pasatzen den lekuetan txakurrek lotuta behar dute egon. Udaletxeak bidalitako oharrean Lea ibilbide inguruak, auzo bideak eta errepide inguruak aitatzen dira. Gainera, txakurrak bi metrotik beherako [...]
«Txakurra edukitzea polita da, baina erantzukizuna dakar beragaz. Hori gogorarazteagaz batera, dituzten betebeharrak argi edukitzea lortu nahi izan dugu». Horrebestez azaldu du Aulestiko alkate Mikel Ansotegik txakurren araudia etxez etxe banatzearen zergatia.
Udaletxean jasotako kexak izan dira txakurren ugazabei «erantzukizunez jokatzeko» eskatzera eroan dituena. Auzoguneetatik eta Lea ibilbidearen inguruetatik jaso dituzte aitaturiko kexak. «Txakurrak, eta zenbaitetan txakur handiak, topatu ditu jendeak solte, eta inguruan ugazaba barik, gainera. Horrek beldurra sentiarazi dio zenbaiti; segurtasun eza». Hori ekiditeko, indarrean dagoen araudia zabaldu dute. «Txakurrena, baina, ez da Aulestiko arazo bat, eta bidalitako araudia ez da udalak eginiko zerbait, legez ezarrita dagoena da, besterik barik».
Udalak txakurra edukitzeagatik legeak dioena betetzea eskatzen die herritarrei. Araudia ez betetzea erabakiz gero, eta «horren ondorioz ezbeharren bat gertatuz gero», udalak neurriak hartuko dituela jakinarazi du.
Araudian jasotakoa
Txakurren ugazabek bete beharreko araudiak, oinarrian, hiru puntu nagusi ditu.
Txakurra identifikatuta edukitzea da lehendabizikoa. Txakurrek mikrotxipa edukitzea derrigorrezkoa da, txakurra norena den jakitea oinarrizkoa da-eta. Gainera, alta emonda egon behar dute, eta eskuz aldatuz gero, horren barri be emon beharra dago.
Jendea pasatzen den lekuetan txakurrek lotuta behar dute egon. Udaletxeak bidalitako oharrean Lea ibilbide inguruak, auzo bideak eta errepide inguruak aitatzen dira. Gainera, txakurrak bi metrotik beherako uhal edo kateagaz lotu behar direla zehazten dute, eta txakurra arriskutsuen zerrendan egonez gero, muturrekoa ipinita eduki behar duela gaineratzen dute.
Azkenik, txakurra solte egotekotan, ugazabagaz edo arduradun bategaz egon behar dela azpimarratzen dute. «Inguruan dabiltzenentzat arriskurik ez egoteko, beti distatzia motzean eduki beharko da animalia», nabarmendu dute.