Ate irekien astea prestatu du Lekeitioko Udalak
Lekeitioko Udalak, parte hartze batzordearen bidez, Ate irekien astea prestatu du datorren martxoaren 19tik 25era bitartean. Egitasmo horrek, parte hartze batzordean lantzen dabiltzan helburuetako bati jarraitzen dio: udala eta herritarren arteko distantziak laburtzearen helburuari. «Izan be, herritarren zerbitzura lanean diharduten erakunde eta pertsonak eta eurek egiten duten eguneroko lana ezagutzea ezinbestekoa dela uste dugu herritarrentzat», diote batzordekoek. Antolatu duten ekimenagaz, lan horiei izen abizenak eta aurpegiak jartzea dute helburu. Egitasmoaren barruan hiru ekintza mota egongo lirateke. Batetik, udalak kudeatzen dituen baliabide edo azpiegitura batzuetara bisita gidatuak egingo dira. Horrela, udaletxea eta artxiboa, Itsas Ondare zentroko baliabideak, ¬Itsasargia, Sosoaga Dolarea, Maria Errota edo Ondartzabal itsasontzia¬, edo Abaroa jauregia ¬Santa Rita komentu ohia¬ezagutu ahal izango dira. Txandak Bisitetan, gainera, azpiegituren egoeraren eta erabileraren informazioa jasotzeagaz gainera, historikoki izan duen funtzioaren inguruko azalpenak be hartuko dituzte herritarrek. «Abaroa jauregiaren kasuan, bisitarien bitartez, azpiegitura zein egoeratan dagoen erakustea da helburua, eta batez be, etorkizun batean erabilera emon behar zaionean, zertarako balio dezakeen hausnartzen hastea», zehaztu dute parte hartze batzordekoek. Bisitak goizean zein arratsaldean izango dira, baina taldeak mugatuak direnez, txanda hartu beharko da Turismo bulegoan astelehenetik aurrera. Itsas Ondare zentroaren barruan dauden baliabideak bisitatzeko euro bat ordaindu beharko da, baina beste ekintza guztiak debaldekoak [...]
Lekeitioko Udalak, parte hartze batzordearen bidez, Ate irekien astea prestatu du datorren martxoaren 19tik 25era bitartean. Egitasmo horrek, parte hartze batzordean lantzen dabiltzan helburuetako bati jarraitzen dio: udala eta herritarren arteko distantziak laburtzearen helburuari. «Izan be, herritarren zerbitzura lanean diharduten erakunde eta pertsonak eta eurek egiten duten eguneroko lana ezagutzea ezinbestekoa dela uste dugu herritarrentzat», diote batzordekoek. Antolatu duten ekimenagaz, lan horiei izen abizenak eta aurpegiak jartzea dute helburu.
Egitasmoaren barruan hiru ekintza mota egongo lirateke. Batetik, udalak kudeatzen dituen baliabide edo azpiegitura batzuetara bisita gidatuak egingo dira. Horrela, udaletxea eta artxiboa, Itsas Ondare zentroko baliabideak, ¬Itsasargia, Sosoaga Dolarea, Maria Errota edo Ondartzabal itsasontzia¬, edo Abaroa jauregia ¬Santa Rita komentu ohia¬ezagutu ahal izango dira.
Txandak
Bisitetan, gainera, azpiegituren egoeraren eta erabileraren informazioa jasotzeagaz gainera, historikoki izan duen funtzioaren inguruko azalpenak be hartuko dituzte herritarrek. «Abaroa jauregiaren kasuan, bisitarien bitartez, azpiegitura zein egoeratan dagoen erakustea da helburua, eta batez be, etorkizun batean erabilera emon behar zaionean, zertarako balio dezakeen hausnartzen hastea», zehaztu dute parte hartze batzordekoek.
Bisitak goizean zein arratsaldean izango dira, baina taldeak mugatuak direnez, txanda hartu beharko da Turismo bulegoan astelehenetik aurrera. Itsas Ondare zentroaren barruan dauden baliabideak bisitatzeko euro bat ordaindu beharko da, baina beste ekintza guztiak debaldekoak izango dira. Danetara, txanda guztiak batuta, 700 bisitarientzako lekua dagoela jakitera emon dute parte hartze batzordekoek.
Parte hartze tailerra
Bisita gidatuez gain, parte hartzearen inguruko tailer bat antolatuko dute, eta parte hartzea, zergatik eta zertarako den lantzea izango du helburu. «Udal parte hartzea diogunean zertaz ari garen berbetan, zer den izaera parte hartzailea edukitzea, zeintzuk diren trukean hartu behar diren konpromisoak eta zeintzuk diren herritarrak udal erabakietan parte hartzeko dituzten bideak landuko ditugu besteak beste tailer parte hartzaile horretan», azaldu dute.
Tailerra, martxoaren 24an egingo da, gaztegunean, eta bide batez, gazteguneko azpiegiturak ezagutzeko parada emongo du ekimen horrek. Tailerra herritar guztiei zabalik dago, eta Ekai Center-en dinamizazioagaz eroango dela aurrera azaldu dute batzordekoek.
Datorren astearen barruan egingo ez den arren, Ate irekiak egitasmoaren barruan sartzen da bai eta be, martxoaren 27an, kultur etxean egingo den udal aurrekontuen gaineko lehenengo herri batzarra be. Batzar horren helburuak, udal aurrekontu bat zelan egiten den azaltzea, aurtengo aurrekontuak zelan erabaki diren jakitera emotea, eta herritarren iritzia jasotzea izango dira.
Lehen batzar horretaz gainera, apirilaren 12an bigarren bat egingo da, eta tartean egon litezkeen iradokizunak jasoko dituzte. Iradokizunak zelan jaso diren azalduko litzateke. Aurrekontua hilabete horren amaieran onartzeko prest utziko dute horrela.