Ispasterren heliportua zabalik dago
Lea-Artibaiko biztanleek larrialdietarako azpiegitura barri bat daukate. Udalak osakidetzagaz sinatutako hitzarmen bat tarteko, heliportu barria jarri dute Ispasterko suhiltzaileen entrenamendu zentroan. Herrigunetik bi minutura ¬ eta Lekeitiotik be h...
Lea-Artibaiko biztanleek larrialdietarako azpiegitura barri bat daukate. Udalak osakidetzagaz sinatutako hitzarmen bat tarteko, heliportu barria jarri dute Ispasterko suhiltzaileen entrenamendu zentroan.
Herrigunetik bi minutura ¬ eta Lekeitiotik be hurbil¬ dago. «Larrialdiei erantzuteko koordinazioa erraztuko du heliportuak», azpimarratu du Ispasterko alkate Jesus Lekerikabeaskoak. «Horrek ez du esan nahi helikopteroak beti bertan lurrartuko duenik; azkan hitza beti pilotuak edukiko du. Baina protokolo bidez erantzun behar den momentuetan, denbora galtzerik ez da egongo». Kontuan hartu behar da inguru horretan ospitalera errepidez heldu ahal izateko ordubetetik gora behar dutela.