Liher Rodrigezek jasandako jipoia salatu du Lekeitioko Herrira ekimenak
Lekeitioko Herrira ekimenak Liher Rodriguez preso politiko lekeitiarrak jasotako jipoia salatu du. Jakitera emon dutenez, joan den asteko eguaztenean, apirilak 18, Liher Rodriguez preso politiko lekeitiarra, alboko ziegan partidu bat ikusten zegoela,...
Lekeitioko Herrira ekimenak Liher Rodriguez preso politiko lekeitiarrak jasotako jipoia salatu du. Jakitera emon dutenez, joan den asteko eguaztenean, apirilak 18, Liher Rodriguez preso politiko lekeitiarra, alboko ziegan partidu bat ikusten zegoela, kartzelako zaindariak sartu eta kontaketa egiteko bere ziegara joan behar zuela esan zioten. “Liherrek esan zien bertan zegoela partidua ikusten eta egiteko kontaketa jakinda bera ikusi zutela”, azaldu dute. Erantzun hori entzun ostean, azalpenik emon barik, zaindariak jotzen hasi zitzaizkiola zehaztu dute Lekeitioko Herrira ekimeneko kideek. Hurrengo egunean, beste kartzela batera eraman zuten Liher Rodrigez, eta orain, Ocañako kartzelan (Madrid, Espainia) aurkitzen da bere kondena betetzeko. Lekeitioko Herriraren ustez, zaindariek bazekiten hurrengo egunean beste leku batera eramango zutela eta “agurra emateko jo zuten preso lekeitiarra”.