Lekeitioko Institutukoak Atletismoarekin gozatuz txapelketako finalean
Lekeitioko Institutuko lau neskak Valentzian hartuko dute parte Atletismoarekin Gozatuz izeneko txapelketan. Zapatua eta domekan izango dira probak Balentziako Luis Puig Kiroldegian. Atleta bakoitzak hiru probatan eta erreleboan parte hartu behar du, e...
Lekeitioko Institutuko lau neskak Valentzian hartuko dute parte Atletismoarekin Gozatuz izeneko txapelketan. Zapatua eta domekan izango dira probak Balentziako Luis Puig Kiroldegian. Atleta bakoitzak hiru probatan eta erreleboan parte hartu behar du, eta egin beharreko probak hauexek dira: 50 m leunak; 50 m hesiak; pisu jaurtiketa; luzera jauzia eta 4 x 100 metro. Oihane Gonzalezek, Karmele Garateak, Sara Gezuragak eta Olatz Martiartuk osatzen dute Lekeitioko taldea, eta final gogorra izango den arren poz-pozik agertu dira.
Valentzian izango den finalerako Espainiako zazpi talde bakarrik sailkatu dira, eta beraz, maila handia egongo da. Joatea sari handia izan da neskentzat, baina, proba ondo egitea izango dutela helburu adierazi dute.