Zapato Azuleko kanta bolo-bolo ari da egunotan. Guztiek buruz jakin nahi dute Esne Beltzak jaiegunaren 15. urtemuga ospatzeko egindako abestia. Letra eta doinua modukoa, Radixu Irratiak ondo baino hobeto pasatzeko jaia prestatu du. Momentuz, gaur arte, abestiak 1.775 deskarga eduki dituela jakin eragin dute Radixu Irratiko arduradunek. Radixu Irratia zuzenena entzun. Zapato Azule abestia deskargatu. Irrati libreak Zapato Azule antolatzeko erronkari zazpigarrengoz egingo dio aurre, eta urtero modura, alde zaharreko jai eremutik kanpo, Tolosara aterako da jaia. Dina Bilbao ondarrutar ospetsua gogoan, bertan hasiko dira Dinamartxak, bizikletaz bat eta mendirik mendi bigarrena. Bizikletaz 200 lagun eta mendiz 50 bat etorriko dira. 14:00etan egingo dute sarrera Kantoipe errebueltatik. Sentipenak nagusituko dira orduantxe. 25 saltoki, irudimen handia Alaiko balkoia atzean laga eta Zubi Zaharra gurutzatuta, Latxanbre enparantzak hartuko du zapatuan Euskal Herriko Kamiseta Azoka. 25 postu egongo dira aukeran. Eta alde zaharrean ez da ezer faltako. Ezustekoak be espero dira, antolatzaileek esan dutenez. Eta hori gutxi balitz, estreinako, Zapato Azule bidez entzun ahalko da etxetik. Alaiko balkoian esaten den guztia eta gehiago zuzenean emongo dute. www.radixu.info-n.
2011-2012 ikasturtean HABEK homologatutako edozein euskaltegitan euskaraz ikasten aritu diren ikasleei diru-laguntzak emongo dizkie Lekeitioko Udalak. Ikasleek euskaltegian izena emonda izan dutela eta asistentziaren %80a bete dutela frogatu beharko du...
Ikastaroetan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira (langabetuek doan). Itxaso Paia izango da ekitaldi guztien aurkezlea eta moderatzailea. Ikastaroetan izena emateko ordainketa Bolivartiar Ikaskuntza Elkartearen kontuan egin behar da: Euskadiko Kutxa 3035-0067-61-0670073265. Dirua sartzean ikasleek izena, abizena, posta elektronikoko helbidea eta telefono zenbaki bat jarri beharko dutela be esan du antolakuntzak. «Azkenengo egunean ikastaroetan parte hartu duten ikasle guztiei diplomak emango dizkiegu», gaineratu dute antolatzaileek. Ikastaroak Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteak antolatzen ditu, Ziortza-Bolibarko Udalare, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta LNren (Pro Libertate Nabarra) laguntzagaz. Egitaraua, egunez egun: Uztailak 16 Kurtsoen hasiera eta ‘El Alba y el Celac’. 15:30ean hasiko da. Hasiera ekitaldian Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkatea eta Aldundiko ordezkaria eta J.M. Unzueta Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteko lehendakaria egongo dira. 16:00-17:50. Yolanda Rojas Urbina Venezuelako kontsulatuko ordezkariak Qué es el Alba hitzaldia eskainiko du (gaztelaniaz). 18:00-19:50. Mauricio Rodriguez Venezuelako enbaxadako Madrilgo ministro kontseilariak Qué es el Celac hitzaldia gidatuko du (gaztelaniaz) Uztailak 17 16:00-17:50. Mirari Bereziartua irakasleak Irakaskuntza gaur gaia aurkeztuko du (euskaraz). 18:00-19:50. Halip Lartiga historialariak eta irakasleak Aintzinako Akitania jorratuko du (euskaraz). Uztailak 18 16:00-17:50. Gorka Jakobe Palazio EHUko irakasleak Onlaineko dendak sortuz software librearen bidez aurkeztuko du (euskaraz). 18:00-19:50. Pello Guerra idazleak eta historialariak La conquista (Nabarra marítima) hitzaldia gidatuko [...]