Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala Bide Onera zine aretora daroa bihar Uxola elkarteak 22:00etan. Jon Maiak berak aurkeztuko du lana. Dokumentala Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak eroan du aurrera, eta euskal gatazkaren gaia era b...
Markina-Xemeingo musika eskolak kurtso amaierako 20. kontzertua eskainiko du barikuan 19:00etan Uhagonen. 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteek, pianoa, trikitixa, panderoa, txistua, danbolina eta zeharkako txirulagaz hainbat pieza joko dituzte.
“Legea bete ez izateagatik” Espainiako Estatuaren abokatuaren demanda jaso ostean, eta udal ordezkarientzat eta udalarentzat atzera ezinezko kalteak sor daitezkeela ikusita, Mutrikuko Udalak, «beste aukerarik izan gabe», Espainiako bande...
Zaloaren aldeko bosgarren pala txapelketa jarri du martxan Etxebarriko Gazte Asanbladak. Parte hartu nahi duenak gazte lokalean, Erlatx, Buztarri edo Iru-Bide tabernetan emon behar du izena uztailaren 1a orduko. Txapelketa binaka jokatuko da, tenisko pelotagaz. 10 euro ordaindu behar dira bikoteko.
Zeure kolore guztiak erakutsi lemapean ospatuko da gaur, Lekeition, Sexu Askapenerako Eguna. Lekeitioko Udalak eta Potxuak Martxan Emakume Taldeak elkarlanean prestatu dute eguneko programazioa. Horrela, martitzenean aurkeztutako erakusketagaz gainera, Potxuak Martxaneko kideek, Limonero-Cabaret ikuskizuna prestatu dute. 18:30ean eskainiko dute ikuskizuna kultur etxearen aurrean. Horretaz gainera, 19:00etan, 80 egunean filma ikusteko aukera egongo da Azkue Aretoan Jose Mari Goenaga filmaren zuzendariagaz, eta zine foruma egingo da pintxo batzuekin lagunduta. Kartela jaisteko.
15.000 kilo hegaluze lehorreratu zituen Ondarroako Kalare Deuna kofradian Bermeoko Del mar ontziak atzo. Era horretan, hegaluze kanpaina martxan dagoela esan daiteke. Zortzi eta bost kilo bitartekoak izan ziren garauak, eta bentan 5,50 eurotik 4 euro bitarteko prezioa egin zuten. Herriko itsasontziei dagokienez, Itoitz kazako ontzia baino ez dabil oraingoz hegaluzetan. Gainerakoek San Pedro jaiak amaitutakoan hasiko dute kanpaina. Antxoa kanpaina, bestalde, azkanak emoten dago. Teorian, eta Bruselak uztailaren 1etik aurrera kanpaina barriro irekitzen ez badu, bihar amaituko da. Asteon 40-50eko arrainak izan dira lehorreratu dituztenak: 4 eurotan saldu da garestiena eta euro 1ean merkeena. Txitxarro baltz dexente be ekarri dute: 80.000 kilo (0,55 euro).
Heldu da sariak banatzeko momentua. Epaimahaiak erabakia hartuta dauka, eta orain, Motz-Motzian film laburren lehiaketako sariak banatzea baino ez da geratzen. Bihar izango da 20:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Hiru sari egongo dira: batetik, 18 urtetik gorako bat, sari nagusia; bestetik, 18 urtetik beherako lan onenari emango zaiona. Horrek biek Xiri Andonegik egindako harrizko kamaraz gain, sari berezi bat ere izango dute. Maila horietako irabazleak zeintzuk diren epaimahaikideek aukeratu dituzte. Ainhoa Aierbe aktorea, Tessa Andonegi aktorea, Alberto Juarez telebistako artezlea, Urtzi Manterola telebistako laguntzaile teknikoa eta Aurora Ansorregi Kalaputxiko kidea dira aurtengo epaileak. Hirugarren eta azken saria herritarrena izango da (Xiri Andonegiren harrizko kamara), eta joan den ostiralean Zabielen batu zirenen artean aukeratu zuten. Umeen saria Iñigo Gorrotxategik emango du; publikoarena Xiri Andonegiren familiak, eta irabazlearen saria epaimahaikideek.
Subiranotasunaren gaia jorratuko dute barikuan, Uhagon kulturguneko erakusketa gelan, Iñaki Antiguedad eta Xabier Ezeizarbarrena hizlarien laguntzagaz. Patxi Juaristi soziologo eta idazle markinarrak aurkeztu eta gidatuko duen mahai inguruaren helburua gaiaren inguruan hausnartzea izango da. Ordu bete inguruan jardungo dute geologiako irakasle, ikertzaile, eta politikariak, eta EHUko irakasle eta abokatuak, subiranotasunari lotutako gaiak jorratzen. Besteak beste, subiranotasuna zer den, Euskal Herriari zer ekarriko liokeen, zazpi probintziak kontuan hartuko lituzkeen estatua lortzea posible den, eta nazioarteko eragina edo kohesio soziala lortzeko zer egin beharko litzatekeen landuko dutela aurreratu dute. Hizlarien txanda amaituta, galderen txanda zabalduko dute. Mahai-ingurua 20:30ean hasiko da.
Berriari eta euskal prentsari zelan lagundu diezaieketen herritarrei informatzeko, ziztadaren lokala egon da zabalik Eskolapean ekain osoan. Egitasmo horreri amaiera emoteko asmoz, Ziztada Maratoia antolatu dute zapaturako. Horrela, Eskolapean bertan, ...
Etxebarriko Talleres Macanicos Arakistain enpresako 22 beharginak, ia urtebete daramate enplegu erregulazioan. Ezelako informaziorik barik eta horrek eragiten duen ziurgabetasunagaz daude egunero, eta enplegua galduko duten beldur dira. Lan baldintzak ...
Amalloko jaietako zozketako zenbaki saritua 3233 izan da. Zortedunak hamabost egun edukiko ditu agertzeko eta halan izango ez balitz, ordezkoa 1664 izango da. 600euroko saria izango du zortedun txartela duenak.