1.500 sinadura daramatzate batuta Atez atekoaren kontra Mutrikun
Uztaila amaitu baino lehen aurkeztuko ditu «birziklapenaren alde eta atez atekoaren kontra» jasotako sinadurak Mutrikuko Atez atekoaren aurkako taldeak udaletxean. 1.500 sinadura daramatzate bilduta. Herrian Atez atekoa jartzeko hartutako erabakiar...
Uztaila amaitu baino lehen aurkeztuko ditu «birziklapenaren alde eta atez atekoaren kontra» jasotako sinadurak Mutrikuko Atez atekoaren aurkako taldeak udaletxean. 1.500 sinadura daramatzate bilduta.
Herrian Atez atekoa jartzeko hartutako erabakiarekin desadostasuna azaltzeko izango dira sinadura horiek, esan dutenez, eta horrez gain, zaborren gaiaren inguruan herri kontsulta bat egiteko eskatzeko.
Taldekideek jakitera eman dutenez, datorren igandea izango da sinadura emateko azken eguna. Herriko hainbat dendetan eta Batzokian edo mutrikuzaborkudeaketa@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin ahalko da, izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazita.